Gure gizartearentzako kultura -eta hezkuntza- baliabide bat da. Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan dago, ingurune natural ikusgarrian, eta museo interaktiboa da. Izan ere, informazioa modu erakargarrian aurkezten du eta komunikazio-estilo berria du, objektuen maneiuan eta esperimentuetan oinarritua.

Eureka! Zientzia Museoak inguru bizia eskaini nahi du, zientziaren eta teknikaren munduarekin loturiko jardueretan parte hartzeko. Adin guztietarako egokia den dibulgazio zientifikoko zentroa da, printzipio zientifikoak ulertzeko hezkuntza-programen osagarri eta aisialdirako baliabide egokia, bai familiarekin bai bakarrik gozatzeko.

Museoak erakusketa iraunkor bat du. Zientziaren hainbat alor aztertzeko aukera izango dugu, gaikako 8 aretotan banatutako 160 modulu interaktibo baino gehiagori esker.

Azken belaunaldiko Planetarium 3D ere badu Eureka Zientzia Museoak, 140 lagun hartzeko prestatua. Oso tresna erabilgarria da astronomia irakasteko eta murgiltze-zinemako proiekzio ludikoak eskaintzeko.

Animalia izeneko erakusketa iraunkorra bat ere badu. Areto honek hiru ekosistema bereizi ditu, eta giro berezi horien adierazgarri diren 20 bizidun espezietik gora jarri ditu erakusgai, 260 m2-ko azalera duen instalazio batean.

Horrez guztiaz gain, hauek ere baditu: astronomia-behatokia, Foucaulten pendulua eta animazio eta ikuskizun ugari. Jolas-eremu bat ere badago. Kanpoko lorategietan maketa-multzo bat (Gipuzkoako ondare-eraikinen maketak), lorategi botaniko txiki bat eta aparkalekua doakoa ditu.

Bisitatzea gonbidatzen zaitugu. Zientzia dibertigarria!


 


Eureka! Zientzia Museoa

Mikeletegi Pasealekua, 43-45. 20009 Donostia / San Sebastián

T- [+34] 943 012 478  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.   ¦  www.eurekamuseoa.es