Sorlekua | Kutxa Fundazioa
Sorlekua, el impulso creativo de Gipuzkoa
Programa

Sorlekua, Gipuzkoako bultzada sortzailea

Sorlekua

Gauzak ondo egitea gustatzen zaigu Gipuzkoan. Lasai eta tentuz. Eta sortzea gustatzen zaigu. Zorionekoak gara, sortzaile bikainak eta abangoardiako proiektu artistiko apartak eman dituen lurralde batean jaio baikara: hor ditugu, besteak beste, Jazzaldia, Elkar, Cristobal Balenciaga, Albaola, Jaime de los Ríos, Kendu, Esther Ferrer, Ternua eta Kukai Dantza Taldea. Haiek ere laguntza eta babesa behar izan zituzten hasieran.

Kutxa Fundazioan Gipuzkoarekin konpromisoa dugula sentitzen dugu, eta horrek lurraldearen aurrerapena bultzatzera eramaten gaitu, pertsonen, kulturaren, zientziaren eta berrikuntzaren bitartez. Kulturaren eta sormenaren sektoreetan talentua eta ekintzailetza gara daitezen lagundu nahi dugu.

Kutxa Fundazioan etengabe lagundu diegu sektore horiei mende erdiz baino gehiagoz, gure lurraldearen garapen jasangarrian betetzen duten funtsezko eginkizuna aintzatetsiz. Orain, Kutxa Fundazioaren Plan Estrategiko berriarekin (2023-2030), are gehiago indartu dugu konpromiso hori.

Sorlekua eraiki dugu. Sorkuntzarako espazioa. Hemengo, Gipuzkoako, kultura- eta sormen-proiektuak indartzeko, konektatzeko eta bultzatzeko programa berezia.

Hiru proiektu bateratzen ditu Sorlekua: Mentoretza, Foroa eta Gurutzatuak.

Sorlekua Mentoretza

Orain, Sorlekua Mentoretza programarako izen-emate deialdia irekitzen dugu: 18 hilabeteko prestakuntza, Mentoretza eta laguntza ekonomikoa. Aliantzarik onenekin, eta zure proiektua hazten laguntzeko 10.000 euro arteko poltsa batekin.

Zure talentua bultzatu nahi dugu. 
Konekta zaitezen nahi dugu, haratago irits zaitezen.

Gipuzkoa sentitzen dugulako, eta Gipuzkoaren aurrerapena bultzatu nahi dugulako, zu bezalako pertsonekin.

Egin ezazu bat SORLEKUA programarekin, eta izan zaitez Gipuzkoako sormen-iraultzaren parte!
 

Deskarga itzazu oinarriak

Sorlekua - Formación

Prestakuntza

Negozioari eta Inpaktuari buruzko prestakuntza.
Prestakuntzako modulu intentsiboak Berri Up programaren eta Ship2be Fundazioaren eskutik, hautatutako proiektuak lurraldean ahalik eta inpakturik handiena izan dezan. 

Sorlekua - mentorizacion

Mentoretza

40 orduko programa, tokiko zein nazio mailan erreferente diren profesionalekin. Factoría de Industrias Creativas eta lehen mailako mentore talde baten bermearekin.

Sorlekua - apoyo económico

Laguntza ekonomikoa

Hautatutako proiektu bakoitzeko 10.000€ arteko laguntza ekonomikoko poltsa, beharren arabera (kanpoko aholkularitza eta laguntza teknikoa, azterketak eta dokumentazioa, azoketan parte hartzea, maketak eta prototipoak egitea).

Jakin nahi al duzu Sorlekua Mentoretza zer den minutu batean?

unete a sorlekua
Deialdia irekita Abenduaren 15a arte

Egin ezazu bat Sorlekuarekin. Izan zaitez Gipuzkoako sormen-iraultzaren parte!

@sinesk__

bloque destacado pequeño

Sorlekua Mentoretzan interesa baduzu formulario hau bete

Testigantzak

  • EMOVERE

    Jaime de los Ríos

    “Sorlekuak abentura honi ekiteko aukera eman dit, kultura-ekintzailetza aktibatzeko eta arin eragiteko helburua duena; 20 urte daramat zeregin horretan eta, orain, kide berriekin batera jardungo dut”.

  • EMOVERE

    Marta Font - K6 Gestión Cultural

    “Sorlekua bezalako proiektu bat aukerak eraikitzeko eta, kultura-kudeaketa sortzaile eta kritiko baten bitartez, gizarte-eraldaketan laguntzeko aukera bat da k6 Gestión Cultural enpresarak”.

  • EMOVERE

    Edu Uribesalgo - Ternua

    “Sorlekuan mentore izatea pribilegioa da, eta ilusio handia egiten dit jantzigintzaren sektorean azkeneko 37 urteotan jaso dudana itzuli ahal izateaK”.

  • EMOVERE

    Emovere

    “Jaso dugun aholkularitza eta sortu ditugun kontaktuak garrantzi handikoak izan dira gure proiektua haz zedin”.

  • NODE

    Node

    “Gure profesionalizaziorako bultzada garrantzitsua izan da, bai lan mailan, bai maila ekonomikoan”.

  • GOSHO

    Gosho

    “Sorlekuan parte hartzera animatzen zaituztegu, programa eta ekosistema oso interesgarria izango baita zuen proiektua indartzeko lortuko dituzuen sinergiekin”.

  • SOIA

    Soia

    "Kutxa Fundazioa laguntza-sare oso garrantzitsua izan da nire proiektuarentzat, enpresa-mailako mentorizazioak eta prestakuntza onak eginez".

  • AMARENAK

    Amarenak

    “Kutxa Fundazioak jauzia egiten eta ideia bat negozio bilakatzen lagundu digu”.

  • INGE ZUBELDIA

    Inge Zubeldia

    “Dituzun ideiak gauzatzen eta profesionala den benetako zerbaitetan bilakatzen laguntzen dizu”.

Eta, gainera...

1/2

Sorlekua Foroa

Gipuzkoako kulturaren eta sormenaren sektoreen inguruko inspirazioko, ikaskuntzako, sorkuntzako eta lankidetzako komunitatea. Foroan loturak/sinergiak sortu, proiektuak aberastu eta elkarrekin sortzeko aukerak zabaldu nahi dira.

Sorlekua - foroa
2/2

Sorlekua Gurutzatuak

Prestakuntzako, entrenamenduko eta sentsibilizazioko proiektu bat, sormenaren bitartez, gurutzatutako eraldaketak sustatzea helburu duena. Prestakuntza-programa bat eskainiko da, kulturaren eta sormenaren sektoreko proiektuek beste testuinguru batzuetan lan egiteko gaitasunak lantzeko sektore ezberdinekin lankidetzan, arrakasta izan duten kultura-proiektuak ezagutzera emango dira, eta elkarrekin sortutako proiektu hibridoak sustatuko dira.

Sorlekua Gurutzatuak

Ohiko galderak

Sorleku Mentoretza

Sorlekua Mentoretza kultur eta sormen sektoreetako pertsona eta/edo proiektu guztiei zuzenduta dago, proposamen original eta berritzailea badute eta lurraldean eragin positiboa izan nahi badute. Funtsezkoa da profesionalizazioa eta jasangarritasun ekonomikoa lortu nahi izatea beren karrera profesionalerako eta/edo proiekturako. Hautapen prozesuan, pertsona edo taldearen ibilbidea (esperientzia, ezagutzak, trebetasunak…) eta aurkeztutako ideia edo hautagaitza ebaluatuko dira.

Bai, banakako pertsonei eta proiektu kolektiboei zuzendutako deialdia da.

Bai, hautagaitza edo proiektuarekin lotutako ibilbide bat izatea beharrezkoa da,  merkaturatze- edo sozializazio-fasetik hurbil egon behar baitu.

Zerbait eduki behar da merkatuan aurkezteko, noski hautagaitzaren araberakoa izango dena. Programan parte har dezake bai bere marka pertsonala jasangarri egin nahi duen pertsona sortzaile batek, bai honezkero pauso batzuk eman dituen baina oraindik bultzada behar duen proiektu batek. 

Programan izena emateko, ez da beharrezkoa pertsona juridiko gisa eratuta egotea edo jarduera enpresarial edo profesional batean aritzen den pertsona fisikoa izatea. Inolako jarduerarik egiten ez duten pertsona fisikoak aurkez daitezke, baina bai beharrezkoa izango dela mentorien fasera pasatzeko eta laguntza ekonomikoko poltsa jasotzeko. Beraz, hautatuz gero, prestakuntza aldia baino lehen edo bitartean, behar diren izapideak egin beharko dira jarduera ekonomiko bati zuzenean ekiteko edo, hala badagokio, jarduera hori garatzeko entitate juridiko gisa eratzeko.

Prestakuntzan beharrezkoa da presentzialki bertaratzea, baina aholkulariarekin hitzartutako moduan gauzatuko da aholkularitzaren fasea.

Inprimakian eta hautapen prozesuan ematen den informazioa modu konfidentzial eta seguruan kudeatuko da. Kutxa Fundazioak eta pertsona laguntzaileek eta aholkulariek emandako datuak erabiliko dituzte Sorlekua Mentoretzaren esparruan zure hautagaitza ebaluatzeko eta hari laguntza emateko, baina horrek ez du esan nahi jabetza intelektualeko eskubideen lagapenik edo transferentziarik egin behar denik.

Arazorik gabe.

Banakako poltsa, 10.000 €-rainokoa, aholkularitzaren fasetik hasi eta programa amaitu arte erabil daiteke. Kanpoko aholkularitza eta laguntza teknikoa, prospekzio eta dokumentazio azterketak, ferietan parte hartzea, maketak eta prototipoak egiteko erabil daiteke, besteak beste.

Ez ditu estaltzen bidaia, hotel, dieta eta antzekoen gastuak.

Asmoa da hautagai bakoitzaren berariazko garapen-beharretara egokitzea. Gastu plana aholkularien eta Sorlekuko taldearekin batera diseinatuko da eta adostutakoaren arabera gauzatuko da.

Bai, baldin eta beste programetan jasotako laguntzak behar bezala justifikatu badira. Programa hau aurreko programekin (Kutxa Kultur Enea, Moda edo Musika) alderatuta, etapa aurreratuenetan dauden pertsonei eta proiektuei laguntzeko diseinatuta dago. Gainera, proiektuek eboluzionatu egiten dute eta orain baldintzak bete ditzakete.

Bai, programa hau Gipuzkoako pertsona eta proiektuentzat bakarrik da, Kutxa Fundazioak Gipuzkoako gizartearekin duen konpromisoa dela eta. Beraz, titular gisa parte hartzeko beharrezkoa izango da helbide fiskala Gipuzkoan izatea, eta hautagaitzaren helburua lurraldean eragin positiboa izatea.

 Prestakuntza-moduluak gaztelaniaz egingo dira, eta mentoretzen hizkuntza, berriz, mentoreek euskara menderatzearen mende egongo da. Gainerako solasaldiak euskaraz edo gaztelaniaz eginen dira, hautatutako hautagaientzat erosoena den arabera.

Kolaboratzaileak