Sorlekua | Kutxa Fundazioa
Sorlekua, el impulso creativo de Gipuzkoa
Proiektua

Sorlekua. Moda lehiaketa

DESFILEA CRISTÓBAL BALENCIAGA MUSEOAN

Bilduma batean ari zara lanean, eta 2024ko SSMFn aurkeztu nahi duzu?

Kutxa Fundazioak desfile berezi batean, Cristobal Balenciaga Museoan, zeure bilduma aurkezteko aukera ematen dizu.

Kutxa Fundazioak urteak daramatza tokiko talentuaren, aniztasunaren, moda jasangarriaren eta sormenaren profesionalizazioaren alde egiten modaren sektorean. Kutxa Fundazioak SORLEKUA programaren bitartez egiten du lan hori, kultura- eta sormen-eragileei indarra emateko. Proiektu bideragarri, jasangarri eta berritzaileak garatzeko konexioa, babesa eta laguntza eskaintzen du SORLEKUAk. 

Testuinguru horretan, lehiaketa honen bitartez, tokiko moda-sorkuntzak ezagutzera emateko laguntza-proposamen berria sortu da. Era horretan, egindako lana Gipuzkoan erreferentziazkoa den agertoki batean, Cristobal Balenciaga Museoan, bultzatu nahi du Kutxa Fundazioak. Hiru plaza eskaintzen ditu Kutxa Fundazioak SSMFren (San Sebastián Moda Festival) barruan antolatzen duen desfilean parte hartzeko.

Bidali zure proposamena maiatzaren 6a baino lehen!

Deskarga itzazu moda lehiaketaren oinarriak

 

Eman ezazu izena hemen, izan zaitez Gipuzkoako modaren sormen-iraultzaren parte!

Izena eman