Aitor Ortizen argazkigintza finak Gaudiren arkitekturaren 120 xehetasun sotiletan barrena paseo zoragarria egiteko aukera emango digu Kutxa Kultur Artegunea Aretoan.

Aitor Ortizek (Bilbo, 1971) 1995. urteaz geroztik arkitekturaren argazkilaritza landu du, dokumentuaz harago joanda. Errepresentazio fotografikoari lotutako alderdi errealaren disoluzioa eta transmutazio faktoreaz baliatuta, Aitor Ortizek espazioarekin, arkitekturarekin eta objektuarekin egiten du lan, eta bertatik abiatuta, hainbat inkognita bisual eta kognitibo planteatzen dizkigu.

Haren lana modu indibidualean jarri izan da ikusgai Nafarroako Unibertsitateko Museoan (Iruñea, 2018), Le Centquatren (Paris, 2015), Canal de Isabel II-n (Madril, 2013) eta FOTOGRAFISKA. The Swedish Museum of Photography-n (Stockholm, 2011). Haren lanak ikusgai daude museo hauetan: Sofia Erregina Arte Zentroaren Museo Nazionala (MNCARS), Masaveu Bilduma, Guggenheim Bilbao Museoa eta La Caixa Fundazioko Arte Garaikideren Bilduma.

Prentsa-ohar osoa (word-a / pdf-a)