Kutxa Fundazioaren aisialdi- eta kultura-programazioan, jada ezagunak diren Kutxa Kultur Geletan, izena emateko epea irailaren 11tik 25era izango da; jarduerak urriarekin hasiko dira eta 2020ko ekainera arte luzatuko dira. Geroago, izena emateko beste aldi batzuk irekiko dira adin txikikoentzako jardueretarako.

Kutxa Kultur Gelak programaren edizio berri honen hasierako ekitaldia irailaren 13an, 19:30ean, izango da Kutxa Kultur Kluban, Tabakalerako 1. solairuan. Ekitaldia literatura-solasaldi bat izango da Manuel Vilas, Fernando Marías eta Raquel Lanseros idazleekin.

Aurreko edizioetan bezala, aurten ere ikastaro guztietan sustatuko dira bizi-ohitura osasungarriak eta elikadura sano eta orekatua Izangood programaren bidez.

Kutxa Kultur Gelak-en programazio zabalak aurten aldaketa eta berritasun ugari ditu. Alde batetik, helduentzako programaren urteko eta udaberriko tailerren iraupena ekainera arte luzatuko da eta doako jarduera berriak izango dira, adibidez, bisita gidatuak Getariako Cristóbal Balenciaga Museora eta gaikako ibilbideak Donostian zehar. Halaber, nabarmentzekoak dira egile-ikastaroak, adibidez Iñigo Lavado, Borja Vaquerizo, José Aguado… sukaldarienak, baita Dani Corman-en ardo-dastatze ikastaroa ere. Bestalde, nerabeentzako #izanezberdin programan hitzaldiak eta doako lantegiak eskainiko dira.

Kutxa Fundazioak diruz laguntzen ditu jarduera hauek guztiak (300 proposamen baino gehiago daude) eta prezio murriztua eskaintzen die Kutxabankeko bezeroei. Gogoratu izen-ematea ezinbestean www.kutxakultur.eus/eu/aulas webgunearen bidez egin behar dela irailaren 11ko 09:00etatik irailaren 25eko 14:00ak arte, eta eskakizun bakarrak 18 urte beterik eta banku-txartel baten jabe izatea direla, eskaera bana egin behar duzularik parte hartu nahi duzun jarduera bakoitzeko. Kobrantza eskaeraren unean egingo da eta mezu elektroniko bat jasoko da izen-ematearen egiaztagiriarekin. Agiri hori gorde egin behar da egiaztatzeko.

Baduzu non aukeratu Kutxa Kultur Gelak programa berrian!

Zatoz Tabakaleraz gozatzera!


 AulasKutxa2019 20 640x285