Kutxa Fundazioak 50.000 € eurorekin laguntzen du IMH 4.0 Strategy proiektua, non IMH-k pertsonen, enpresen eta ehun sozio-ekonomikoaren zerbitzura jarri nahi dituen Fabrikazio Aurreratuko demostrazio- eta prestakuntza-guneak. Gune hauetako jarduerek berehalako errentagarritasun soziala emango dute eta eragin oso positiboa izango dute langileengan, langabetuengan, ikasleengan, Gipuzkoako enpresetan –gehien-gehienak ETEak– eta oro har 4.0 paradigman interesaturiko edozein pertsona edo erakundetan. Azken batean, proiektu honen bidez Kutxa Fundazioa talentuaren prestakuntza bultzatzen ari da talentu hori erakartzeko eta atxikitzeko, betiere Debabarreneko eta Gipuzkoako garapen sozio-ekonomikoaren, lehiakortasunaren eta gizarte-eraldaketaren alde.
Proiektuan biki digitaletan edo prestakuntza-inguruneetarako errealitate birtualean oinarrituriko adibideak garatuko dira. Aurrerapenak egingo dira ekoizpen digitalizatuko tailer baten garapenean, eta enplegurako prestakuntza-eskaintza hobetzea bilatuko da. Gainera, fabrikazio aurreratuaren inguruko zabalkunde- eta sentsibilizazio-jardunaldiak antolatuko dira.
Makina Erremintaren Institutua (IMH) Fabrikazio Aurreratuan prestakuntza espezializatua eta enpresentzat Teknologia eta Antolaketa Berrikuntzako zerbitzuak eskaintzen dituen Zentroa da. AFMren parte gisa, Fabrikazio Aurreratu eta Digitalaren Klusterraren prestakuntzarako erreferentzia-zentroa da. AFM Klusterra Fabrikazio Aurreratu eta Digitalaren interesak ordezkatzen dituen erakundea da. 450 enpresak baino gehiagok osatzen dute.
Jaitsi prentsa-oharra (word formatuan)