Kutxa Fundazioak historia bitxia izan zuen Vivian Maier argazkilari bikainaren lan sorta berri bat dakar Donostiara.
Vivian Maierrena historia berezia da, hil ondoren egin baitzen ezagun argazkilaria. Ez zuen inoiz susmatu ere egin bere lanek izango zuten arrakasta. Inork ez zuen inoiz, hura bizirik zela, bere argazkilaritzarako talentu bikaina onartu.
Guztira 135 argazki daude, eta inoiz Espainian aurkeztu ez diren 33 argazki biltzen ditu: aurkikuntza txiki bat.
Argazki sortarekin batera 1960tik aurrera egindako 8 mm-ko filmak aurkituko ditugu. Haiei esker, Vivianen begirada jarraituko dugu, baina mugimenduan. Argazkietan bezalaxe, inguratzen duen munduaren behaketa zuhur eta isilaren emaitza den esperientzia bisual bat eskainiko digu. Ez dago narraziorik, ez dago kamera-mugimendurik (zinemagintzako mugimendu bakarra igota doan autobusarena edo metroarena izango da). Vivian Maierrek argazki-irudira daraman hura filmatuko du: behatu egiten du, eta intuizioari jarraituta subjektu bat antzeman eta jarraitu egiten dio. Objektiboarekin zoom egiten du urrunetik hurbiltzeko, eta jarrera jakin batean edo xehetasun batean zentratzen da (esaterako, jendetza baten erdian diren pertsona batzuen zangoetan edo eskuetan). Filmak dokumental bat bezala funtzionatzen du gehiago –polizia atxilotzen ari den gizon bat, edo tornado batek eragindako kalteak–, edo kontenplazio-objektu baten modura –ardi prozesio bitxia, Chicagoko hiltegi baterantz abiatzen–.
irakurri gehiago prentsa-oharrean...
Prentsa-oharra (word) / Prentsa-oharra (pdf)