Ciaboga-Ziaboga dokumentala, Kantauriko itsas ertz osoko traineruen mundua jasotzen duena, datorren ostegunean, ekainaren 20an, emango da 19:30ean Eureka! Zientzia Museoko Newton aretoan, sarrera libre dela jarlekuak bete arte; Kutxa Fundazioaren adeitasunez izango da, Kutxatekako argazki zahar batzuk ere laga dituelarik dokumentala egiteko.
Emanaldian izango da Iñaki Pinedo zuzendaria, dokumental ospetsu batzuen egilea, adibidez, "El Hombre que murió dos veces", "La Escuela Fusilada" edo "Los Otros Guernicas", azken hau 2012ko Goya sarietarako hautatua.Halaber, proiekzioan izango da Ángel Obregón, arraunlari eta historialaria, proiektuaren dokumentazio-arduraduna, baita filmean parte hartzen dutenetako batzuk ere.
Dokumentala ia hiru urteko lanaren emaitza da; artxibo-material ugariren gainean oinarritzen da, horixe izanik bere zati garrantzitsu bat, zenbait erakunderekiko (Kutxa Fundazio, Aranzadi Zientzia Elkarte eta Donostiako Itsas Museoarekiko) lankidetzaren emaitza; eta Kantauriko itsasertz osoko lekukotasun-sorta zabala jasotzen du, arraun-munduaren parte diren gizon nahiz emakumeena.
Gipuzkoako arraunari loturiko lekukotasunen artean, dokumentalak honako hauen parte-hartzea du: Antonio Oliden, Jose Luis Korta, Jon Salsamendi, Andrea Oubiña, Ohian Gozategi eta Joxemi Elduaien. Baita ere presentzia garrantzitsua dute Donostiak eta Kontxako Banderak urteetan zehar. Soinu-bandan, besteak beste, Gipuzkoako musikariek parte hartzen dute, adibidez, Gorka Hermosak, akordeoilari eta musikagile ospetsuak, Aitor Furundarenak, edo Tadusak taldeak.
"Ahozko Oroimenetik", dokumentalak ez du off-ean ahotsik, eta proiektuak Kantauriko traineruen historiaren giza eta kultura-alderdietan sakontzearen alde egiten du, eta ez bakarrik kirol-alderdian. Lanak belaunaldi berriak ere kontuan hartzen ditu, baita arraun-munduan emakumea sartzea ere, lehiaketaren ikuspegitik.
Proiektu honetarako historialari eta ikertzaileen aholkularitza izan da; horietako batzuek urte asko daramatzate Kantauri kostaldeko jendearen herri-kulturan eta izaeran sustrai sakonak dituen kirol honen historia-, kultura- eta kirol-alderdiak lantzen, gaur egun lehiaketa-kirol bihurtu delarik, “Itsasoa eta gizakia”.
Prentsa-oharra (word formatua)
Argibide gehiago: Iñaki Pinedo: T- 625 53 21 68 | Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. | www.ciabogadocumental.com