BBK, Kutxa eta Vital fundazioek bihar, maiatzak 23, zabalduko dute 2019-2020 ikasturteko Erasmus bekak eskatzeko epea. Finantza Taldeak kudeatuta eta fundazio bankariek finantzatuta, beka ekonomiko hauen helburua da Europar Batasuneko goi mailako zentroetan ikasiko duten gazteei ikasturte osoa edota zati bat ordaintzen laguntzea. Bekak Kutxa, BBK eta Vitalen web orrietan eskatu ahal izango dira, ekainaren 30era arte.

Beka bakoitzaren zenbatekoa egonaldiak irauten duenaren arabera kalkulatzen da. 800 eurora arte iritsi daiteke hautatutako pertsonak Unibertsitatean ikasturte osoa egiteko asmoa badu, eta 400 eurora artekoak izan daitezke lau eta sei hilabete bitarteko egonaldiak badira. Horrez gain, hilean 100 euro ematen dituzten beka zehatzak ere badira, lau hilabetez azpiko egonaldietarako.

Aparteko egoera duten familietako gazteentzat beka jakin batzuek bereiztu dira. Beka hauen zenbatekoa ohikoena baino bi aldiz handiagoa izango da, jasotako dokumentazio guztia aztertu ondoren. Beka hauek nahi dituztenek eskarietan argi eta garbi zehaztu eta egoera hori erakusten duen dokumentazio guztia bidali beharko dute.

Oro har, laguntza ekonomiko hauen onuraduna Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatua dagoen edozein gazte unibertsitario izan daiteke, beti ere Kutxabankekin nolabaiteko lotura maila badu.

Erasmus beka hauek lortu nahi dituzten Gipuzkoako unibertsitate-ikasleek jadanik interneten eskuragarri dauden eskabide orriak bete beharko dituzte. Eskaria www.kutxa.eus orrian eskuratu daiteke. Programa honen baitan ematen diren diru-laguntzak bateragarriak dira bestelako erakunde publiko eta pribatuek eskaintzen dituztenekin.


ErasmusBekak