Kutxa Fundazioaren aisialdi- eta kultura-programazioak -ohiko Kutxa Kultur Gelak- gaur ireki du izena emateko epea, eta jarduerak otsailean hasi eta 2019ko ekainera arte luzatuko dira. Izen emate epea urtarrilaren 21 arte luzatuko da.

Kutxa Kultur Gelak-en udaberriko programazioan jarduera hauek sartzen dira: jarduera teknikoak eta artistikoak (dekorazioa zementu gainean, moda jasangarria: tindagai naturalak), gastronomia (olioak eta gaztak dastatzea, sukaldaritza familian), ohitura osasuntsuak (baratza nire balkoian, kosmetika naturala, sendabelarrak) eta teknologia berriak.

Hitzaldi formatuan, Kutxateka jarriko dugu balioan, estatuko fototekarik onenetako bat baita, Kutxatekako bitxitzat jotako argazkien aipamen berezia egin behar delarik.

Jarduera gehien-gehienak Kutxak Tabakaleran kudeatzen duen gune zabalean gauzatuko dira. Nahiz eta beste jarduera batzuk, Kutxa Ekogunean, Gipuzkoako Argazkilari Elkartean eta La Perla kirol-gunean ere izango diren.

Kutxa Fundazioak diruz laguntzen ditu jarduera hauek guztiak eta prezio murriztua eskaintzen die Kutxabankeko bezeroei. Izen-ematea ezinbestean www.kutxakultur.eus/eu/aulas webgunearen bidez egin behar da urtarrilaren 7ko 9:00etatik urtarrilaren 21eko 14:00ak arte, eta baldintza bakarrak dira 16 urte beteta eta banku-txartel baten jabe izatea.

Garrantzitsua da eskura izatea zeure banku-txartela, eta inprimakia betetzea, eskaera bat egin behar duzularik parte hartu nahi duzun jarduera bakoitzeko. Kobrantza eskaeraren unean egingo da banku-txartel horren bidez, eta mezu elektroniko bat jasoko duzu izen-ematearen egiaztagiriarekin. Izen-ematearen agiria gorde egin behar da frogagiri gisa.

Liburuxkak Kutxabankeko bulegoetan eta Kutxa Kultur-en (Tabakalerako 4. solairua) jaso daitezke.

Udaberriko Kutxa Kultur Gelen programa berrian baduzu non aukeratu!