Kutxak gaur aurkeztu du laguntzak eskatzeko laugarren deialdi irekia, Gipuzkoako elkarte eta erakundeek 2019an egin nahi dituzten gizarte- eta kultura-proiektuetarako. Lehenengo deialdian, 2016an gauzatzen ari direnentzat egindakoan, laguntzak eskatu zituzten 302 elkartek aurkezturiko proiektuetatik 147 aukeratu ziren; 2017an 161 246tik; eta iaz aurkeztutako 252 proiektutatik 198 aukeratu ziren.

Iaz allorren araberako banaketa honako hau izan zen:

Alorreak  Proiektuak 
 Aisialdia     7 
 Euskara  14
 Genero berdintasuna           12
 Hezkuntza  16
 Ingurumena  15
 Kultura  53
 Solidaritatea  81
 Guztira 198

 

Astelehenean, azaroaren 5ean, irekitzen da eskabideak aurkezteko epea. Dokumentazioa elektronikoki bidaliko da Kutxa Fundazioaren webgunean (www.kutxa.eus) horretarako dagoen formulario baten bidez; epea 2018ko abenduaren 10ean bukatuko da, 14:00etan. Jasotzen diren proiektuak ebaluatu ondoren, eta horretarako positiboki balioetsiko ditu Fundazioaren Plan Estrategikoa inspiratzen duten printzipioekin bat datozenak, emango dituen laguntzei buruz martxoaren 1a baino lehen erabakia hartzera konprometitzen da Kutxa.

Lehen hiru ediziotan izan den bezala, deialdi honen helburua da proiektuak eremu hauetan garatzen eta bultzatzen dituzten erakundeei laguntzea: gizarte-laguntza eta gizarteratzea, osasuna, dibertsitate funtzional eta ezgaitasunaren arreta, hezkuntza eta prestakuntza, euskararen eta hizkuntza-bizikidetzaren garapena, kultura, kirola eta bere balioak sustatzea, lankidetza, genero-berdintasuna eta kultura edo gizarte arteko bizikidetza bultzatzea, zientzia-ikerketa, berrikuntza eta teknologia-garapena, ingurumena eta iraunkortasuna, gazteei eta gizartetik kanpo geratzeko arriskuan daudenei lan-munduan sartzen laguntzea, etab.

Erakunde eskatzaileek legez eraturik egon behar dute gutxienez urtebete lehenago, eta Gipuzkoan errotuta egon egiaztatzeko moduan.

Deialdi honen oinarrietan -kutxa.eus webgunean daude ikusgai- laguntzak eska ditzaketen proiektuen ezaugarriak ezartzen dira, proposamenak baloratzeko irizpideak, baita zein erakundek eta elkartek eska ditzaketen ere.

Kutxak ahalik eta proiekturik gehienentzako laguntzak eman nahi ditu. Orientazio gisa gehienez %25eko laguntzak aurreikusten ditu 50.000 euro baino gehiagoko aurrekontua duten proiektuentzat, eta gehienez %75ekoak 50.000 euro baino gutxiagokoentzat. Laguntzaren %75 ordaintzera konprometitzen da lankidetza-hitzarmena sinatzerakoan eta gainerako %25 azken egikaritza-txostena aurkeztu ondoren.