«Begietara so egiten diozu. Esan dizute inolako ahaleginik gabe erauzten dituela gorputz-adarrak. Kontatu dizute agure itsuak zelatatzen dituela. Ez zenuke esango. Badakizu, entzun duzunagatik, ia ito zuela neskato gaixo bat ibaian. Baina ez, ez dirudi munstro bat. Berriz egiten diozu so begietara. Itxita ditu. Barrurantz begira ari da. Agian zuri ez zaizu munstro bat irudituko, baina berak ondo daki zer den. Badaki zer egin duen. Ospetsu egin duen pop estetikaren zantzuren bat du, baina askoz ere gehiago hura mundura ekartzen lagundu zuten poeta erromantikoen tortura, enigma eta sentsibilitatearena. Lucíaren Frankenstein ez da bila zenbiltzan munstroa. Ez du barrerik eragiten, ez duzu alde egin nahi, eta ez duzu hura hil nahiko. Ulertzen duzun munstroa da. Maite duzun munstroa. Itsas hondoan sortzen ari den ekaitz batean hondoratuta dagoela dirudi. Baina, hala ere, bera bere barnean bilduta dago. Zure iritzitik isolatuta. Ez du nahi zu hurbiltzerik. Zure hobe beharrez da». (Iñaki Ortiz)

Erakusketa

Mary Wollstonecraft Shelley-ren Frankenstein eleberriaren berrehungarren urteurrena dela-eta, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 29. Asteak ziklo bat eskainiko dio garai guztietako zinemagileak liluratu dituen idazle britainiarraren eleberriari.

Lucía Fermín margolariaren erakusketa hau adierazitako zikloaren esparruan eta Kutxa Kulturren eta Astearen arteko aurtengo lankidetzaren baitan aurkeztuko da. Hona hemen hari buruz margolariak berak esandakoak: «Batik bat beldurraren errepresentazioaz eta guztiok dugun barne-munstroaz hitz egiten du, eta beldurrezko zinemako pertsonaia ikonikoen bisita ere badu. Bereziki Frankensteinena, erakusketan etorkizunean egingo den beste proiektu bat ere aurkeztuko baita: Mary Shelleyri buruzko komiki bat. Espazio aztoragarri, ilun eta, batez ere, isiletatik mugitzen diren obrak dira».

Lucía Fermín

Arte Ederretan lizentziaduna, goi-mailako diseinu-ikasketak egin zituen, baita pintura master bat eta arte hezkuntzako beste bat ere. Pinturagatiko bokazioa Erasmus bekari esker Venezian eginiko egonaldi batean aurkitu zuen.

Erakusketak / Sariak

·Argian bakarkako erakusketa. Donostia Kultura (Egia).
·Hautatutako obra bat, Carlton hoteleko (Bilbo) erakusketan, 2017.
·Obra baten sorrera Azurmendi jatetxerako, 2017.
·Murala Donostia Kulturaren Bibliotekarako (Egia), 2008-2010.
·Harrian eginiko fotograbatu-erakusketa Alfaran (Salamanca), 2012.
·Genius Loci erakusketa, Venezia, 2011.
·Erakusketa kolektiboa Poca Gallery-n (Bilbo), 2011.
·Torraspapel Diseinu Sari Nazionaleko 2. sariaren irabazle.

Egunak eta ordutegiak

Erakusketa publikoari irekita egongo da Kutxa Kultur Plazan, doakoa izango da eta urriaren 24tik azaroaren 25era egongo da ikusgai, Tabakalera eraikinaren irekiera-orduetan:

  • Astelehenetik ostegunera: 9:00 - 21:00
  • Ostiraletan: 9:00 - 22:00
  • Larunbatetan: 10:00 - 22:00
  • Igande eta jaiegunetan: 10:00 - 21:00