Kutxa Fundazioaren aisialdi- eta kultura-programazioan, Kutxa Kultur Gelak ezagunetan, ostegunean irekiko da izena emateko epea irail-bukaeran hasi eta 2019ko udaberrira arte luzatuko diren jardueretarako. Izena emateko epea zabalik izango da irailaren 20ra arte.

Aurten, neguko eta udaberriko inskripzio-aldiez gain, beste bi aldi izango dira Gabonetako eta Aste Santuko jardueretarako; izan ere, aurtengo berrikuntzen artean, azpimarratu behar da eskaintza berrian 16 urte baino gehiagokoentzako jarduerak daudela tea lehen aldiz, baita neska-mutikoentzakoak ere.

Aurtengo beste berrikuntzetako bat da ikastaro guztietan bizi-ohitura osasungarriak eta elikadura sano eta orekatua sustatuko direla Izangood programaren bidez.

Kutxa Kultur Gelak-en programazio zabalak aurten beste aldaketa eta berrikuntza batzuk ere baditu. Alde batetik, gastronomiari buruzko tailer edo lantegi gehiago izango da, tailer berritzaileak (olioak eta ardoak dastatzea), Frantziako eta Italiako sukaldaritza, cupcake tailerra edo bihotzerako sukaldaritza osasungarria. Bestalde, programan sartuko dira UPV/EHUko Material Physics Center-ek eskainitako hitzaldiak, eta Catalina Erauso arte-elkartearekin lankidetzan jarraituko da, honela jendearen aldetik oso harrera ona izaten duten arte-hitzaldiak programatzen baitira, urtero aretoa bete-bete egiten delarik.

Hitzaldi formatuan, Kutxateka jarriko dugu balioan, estatuko fototekarik onenetako bat baita, Kutxatekako bitxitzat jotako argazkien aipamen berezia egin behar delarik; eta enplegu-sortzaileak direlako Kutxa Kultur-etik estrategikoki laguntzen ari garen eremuei dagokienez, modarekin eta musikarekin erlazionaturiko ikastaroak ari gara gehitzen. Adibidez, moda-zirriborroak edo zeure fanzinea diseinatzekoa, baita Moda iraunkorra: berezko tinduak, edo Dj´s Session bezalakoak ere.

Kutxak urteak daramatza, gainera, literaturaren alde egiten, Irun Hiriko eta Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sari ezagunen bidez, baina baita Kutxa Kultur Gelen barruan dauden tailerren bidez ere, esate baterako, nola idatzi zeure lehen nobela.

Kutxa Kultur Gelak programaren edizio berri hau, gehiena, Kutxak Tabakaleran, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan, kudeatzen duen gune zabalean gauzatuko da; leku erosoa da eta guztientzat irisgarria, eta zentzu guztietan askotariko eskaintza zabala egitea ari da lortzen denborarekin, Kutxa Kultur Gelak programatik antolatzen diren ikastaro eta tailerretarako balio erantsi bat da, eta Tabakalera eraikina ezagutzeko aukera ederra, non ari baita eratzen etorkizuneko kultura; horrela, erreferentziazko kultura-gune bihurtzen ari da estatuan, baita nazioartean ere.

Baita ere jarduerak izango dira Kutxa Ekogunean, Lacunza akademian, Gipuzkoako Argazkilarien Elkartean eta Talaso-Sport La Perla zentroan.

Kutxak diruz laguntzen ditu jarduera hauek guztiak (250 proposamen baino gehiago daude) eta prezio murriztua eskaintzen die Kutxabankeko bezeroei. Izen-ematea ezinbestean www.kutxakultur.eus/eu/aulas webgunearen bidez egin behar da irailaren 6ko 09:00etatik irailaren 20ko 14:00ak arte, eta baldintza bakarrak dira 16 urte beteta eta banku-txartel baten jabe izatea.

Garrantzitsua da eskura izatea zeure banku-txartela, eta inprimakia betetzea, eskaera bat egin behar duzularik parte hartu nahi duzun jarduera bakoitzeko. Kobrantza eskaeraren unean egingo da banku-txartel horren bidez, eta mezu elektroniko bat jasoko duzu izen-ematearen egiaztagiriarekin. Izen-ematearen agiria gorde egin behar da frogagiri gisa.

Kutxa Kultur Gelak programa berrian baduzu non aukeratu!
Zatoz Tabakaleraz gozatzera!


AulasKutxaKultur 3x1