Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarien deialdi honetara 509 lan aurkeztu dira guztira, horietatik 481 gaztelaniazko kontakizun eta antzerki modalitateetan, eta 28 euskarazko kontakizun eta antzerki modalitateetan.

Lanen jatorriari dagokionez, Madrilgo Erkidegoak aurkeztu du kopuru handiena, guztien %30, eta ondoren Euskadik, %11,2. Erkidego horiek atzetik datoz: Andaluzia, %9,8, Katalunia, %9, Valentziako Erkidegoa, %6, Gaztela eta Leon, %3, Galizia, %2,8, Asturias, %2,4. Aurreko ediziokoaren antzeko datuak dira, baina Madrilgo Erkidegoaren eta besteen arteko aldea handitu egin da.

Atzerriko 22 herrialdek parte hartu dute, 2016ko edizioan (13) baino %69 gehiago da hori, eta lan guztien %15,5 dira (79); %5 gehitu da aurreko edizioarekiko, baina lan kopurua bikoiztu egin da (aurten 79, aurrekoan 38). Honako hauek izan dira parte-hartze handienekoak: Argentina, 20 lan kontakizun-liburuak eta antzerkiak batuta, Estatu Batuak 10, Mexiko 9, Kolonbia 5, Kuba, Venezuela eta Frantzia 4na, eta Ekuador, Txile eta Kanada 3na. Aurreko urteetan bezala, Hego Amerika eta Ipar Amerika dira jatorri erreferenteak, baina aurtengo edizioan herrialde berriak sartu dira, adibidez, Polonia, Irlanda, Holanda, Israel eta Hong Kong.

Lan irabazleen aldarrikapena gaur, irailak 8, Kutxa Kulturren izan da (4. solairua, Tabakalera)

Epaimahaikoen deliberamenduak amaitu ondoren, aldarrikatu ziren, jendaurrean, sail bakoitzeko obra irabazleak:

Gaztelaniazko kontakizun liburua. Garaikurra eta 10.000 euro.
— Irabazlea: Matias Candeira de Andrés 
Idazlanaren izenburua: "Moebius"

Gaztelaniazko antzerkia. Garaikurra eta 15.000 euro.
Irabazlea: Fernando Trías de Bes
Idazlanaren izenburua: "El trámite"

Euskarazko kontakizun liburua. Garaikurra eta 10.000 euro.
Irabazlea: Alexander Martinez Iturria
Idazlanaren izenburua: "Iraumen"

Euskarazko antzerkia. Garaikurra eta 15.000 euro.
Irabazlea: Oier Guillan Bermudez 
Idazlanaren izenburua: "Aire ikusezina"

Sari hauek datorren abenduaren 22an Donostiako Principal Antzokian egingo den jaialdian emango zaizkie irabazleei.

 

IMG 4142 T