Itsasoa, unibertso alegoriko aberats baten gisan, beti egon izan da presente Ricardo Ugarteren obran. Hauxe da RICARDO UGARTE DE ZUBIARRAIN. Itsasbide eskultorikoa argitalpenean azpimarratu nahi den kontzeptua. Artista honen itsas gaietako obrei eskainitako liburua da.

Kutxa Fundazioa Untzi Museoarekin estu aritu da “Itsasbide eskultorikoa” proiektu honetan. Liburuaren hitzaurrean Manuel Beraza Kutxa Fundazioaren presidenteak dioen bezala: “Kutxa Fundazioak harreman berezia du Ricardo Ugarterekin, Aurrezki Kutxa Probintzial zaharrean lan egin zuelako bere garaian. Eta orduan sortu zen harremanak indarrean jarraitzen du gaur egun ere. Izan ere, gure kultura-jardueraren egungo egoerak asko zor dio Ricardori, gurekin ziharduenean eta, jakina, ondorenean ere, buru-belarri aritu delako beti Gipuzkoako kultura dinamizatzeko ahaleginetan”. Kutxa Fundazioak baditu bere arte bilduman Ricardo Ugarteren obrak, batzuk erakundearen egoitzetan jarriak publikoaren begi bistan. Berazaren hitzetan: “guk gainera ohore handia izan dugu bere lan bat, ‘El Aleteo del Espíritu (Gogoaren hegada)’ izenekoa, Garibai kaleko Aurrezki Kutxa Probintzial zaharreko eraikin nagusira ekartzeko aukera izan dugulako”.

Gaur aurkeztu dugun Itsasbide eskultorikoa liburua Ricardo Ugarte de Zubiarrain artistari eta bere ibilbide artistikoan itsasoak beti izan duen garrantziari eskainitakoa da. Liburuan egile ezberdinek hartzen dute parte: Julia Otxoa Garcíak eta Mª Soledad Álvarezek Ricardo Ugarte de Zubiarraini eta bere obrari buruzko testuak sinatzen dituzte, itsasoarekiko duen erakarpenean eta bere itsas imaginario aberatsarengan arreta deituaz, altzairuan sortutako mutiloi, aingura, txopa gaztelu eta branka eskultura-multzoen inspirazio-iturriak.

Halaber, hainbat gai jorratzen dituen artista beraren kontaketa ere jasotzen da: bere bizi-esperientzia, bere prozesu sortzailea eta landu dituen diziplina desberdinak, besteak beste. Lekukotasun pertsonal hauek eraskusketarako espreski grabatu izan den eta erakusketaretoan bertan ikus daiteken bideotik hartuak dira.

Argitalpena oso bisuala da, eta erakusketan honetan zein kalean dituen eskulturen argazkiak biltzen ditu. Liburuak ere artistaren beste obra batzuk ere jasotzen ditu, esate baterako, artisau paperean egindako lan grafikoak eta itsas gaietako olerkiak.


Ricardo Ugarte de Zubiarrain

1942an jaio zen Pasai San Pedron, Gipuzkoako kostaldean. Donostiako Arte eta Lanbide Eskolan ikasi zuen, eta Camps akademian jarraitu zuen ikasten, ondoren. Hainbat arte diziplina landu izan ditu bere ibilbidean, hala nola marrazketa, grabatua, argazkilaritza eta poesia, baina haren arte espresio nagusia eskultura abstraktua da. Eskulturaren Euskal Eskolako kide da Jorge Oteizarekin, Eduardo Txillidarekin, Nestor Basterretxearekin eta Remigio Mendibururekin batera. Metala landu izan du, batik bat burdina eta altzairua; biak ala biak teknikoki ongi aski ezagutzen dituen materialak dira.

Argitalpenaren xehetasunak

HH.EE.: “RICARDO UGARTE DE ZUBIARRAIN. Itsasbide eskultorikoa”

Argitalpen elebiduna (euskara-gaztelera)

Arg. Untzi Museoa, Donostia, 2018, 64 orr., ir.

ISBN 978-84-09-01764-5

Prezioa: 7 €

Liburua salgai dago Untzi Museoan bertan.

 

MesaPresentacion


Erakusketaren fitxa teknikoa

RICARDO UGARTE DE ZUBIARRAIN. Itsasbide eskultorikoa”

2018ko ekainaren 8tik irailaren 30era

UNTZI MUSEOA-MUSEO NAVAL

Kaiko Pasealekua, 24 – 20003 Donostia / San Sebastián

+34-943 430051

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

www.untzimuseoa.eus

 

Ordutegia

Asteartetik larunbatera: 10:00-14:00 / 16:00-19:00

Igande eta jai egunetan: 11:00-14:00 / 16:00-19:00

Astelehenetan itxita


Tarifak

Orokorra: 3,00 €

Murriztua: 1,50 €