Kutxa Fundazioak 10 urte baino gehiago daramatza ohitura osasungarriak sustatzen Gipuzkoan. Besteak beste, bertako ikastetxeetan gauzaturiko ekintzei eta udako, Aste Santuko eta Gabonetako jarduerei, aurten gure Arotz Eneako udalekuetan IZANGOOD filosofiaren ezarpena eta Kutxa Kultur izozkiak gehitu behar zaizkie.

Egun osoan hidratatzeak eta sasoiko frutak eta barazkiak kontsumitzeak osasun ona izateko aukera emango digu bete-betean gozatzeko kultura-eskaintzaz.

Aurtengo udan, Kutxa Kultur-ek, izozki eta polo formatuetan, hiru zapore eskaintzen ditu; urtaroa eta aniztasuna kontuan izanda hautatu dira, fruta eta barazkien kontsumoa freskagarria izan dadin eta egokia familia osoarentzat:

 

  • Laranja, anana, azenarioa eta jengibrea.
  • Lima, limoia eta mendafina
  • Gerezia eta mugurdia

 

Izozki hauek Tabakalerako laugarren solairuko terrazan dastatu ahal izango dira abuztuko larunbat guztietan 20:00etatik aurrera eta UD-HA-ren barruan, orduan gozatuko baitugu Ane Leux abeslari eta musikagilearen emanaldiaz hilaren 4an, Labo Go 4 arte eszenikoen programaz abuztuaren 11n, Hermanos Jaso youtuberrekin 18an, eta Sara Zozaya kantariarekin 25ean.

Musika elektronikoko proposamenak eskaintzeko, Kutxa Kultur eta Dantz Festival-en arteko lankidetzaz gain, larunbatean, hilaren 1ean, Rruccullaren emanaldia ere izango dugu terrazan eta Kutxa Kultur izozki gozo eta osasungarri hauek dastatu ahal izango ditugu. Halaber, hiriko hainbat gunetan zehar banatuko dira udan zehar.

Ekimen hau hainbat lagunen laguntzak ahalbidetzen du, aipatzekoak, besteak beste, Ana Elbusto nutrizio-medikua, Papperino-ko Yon Gallardo maisu izozkigilea eta MerkaBugati, honekin Kutxa Fundazioak hainbat ekintza egingo dituelarik datozen urteetan zenbait programatan (Kutxa Kultur Gelak, #izanezberdin, Class, Moda, familia-jarduerak, musika, Enea, …), guztiak ere bertako merkataritzaren garrantzia azpimarratzera bideratuak, baita mezu hau ere: ohitura osasungarriak beharrezkoak direla edozein jarduera, fisiko nahiz mental, egiteko.