Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarien 54. ediziora 509 lan aurkeztu dira guztira, horietatik 481 gaztelaniazko kontakizun eta antzerki modalitateetan, eta 28 euskarazko kontakizun eta antzerki modalitateetan.

Gaztelaniazko kontakizuna:   229 lan 
Gaztelaniazko antzerkia: 252 lan
Euskarazko kontakizuna:     9 lan
Euskarazko antzerkia:   19 lan

 

2016ko edizioari dagokionez, oro har lanak gehitu egin dira, %31 gehiago (aurreko edizioan baino 121 gehiago). Kontakizun modalitateari dagokionez, gaztelaniaz, gehikuntza %48koa izan da (72), euskaraz berriz jaitsi den modalitate bakarra izan da, -%18 (2 gutxiago). Gaztelaniazko antzerkian %22 (45) gehitu da, eta euskaraz %46 (6).

Lanen jatorriari dagokionez, Madrilgo Erkidegoak aurkeztu du kopuru handiena, guztien %30, eta ondoren Euskadik, %11,2. Erkidego horiek atzetik datoz: Andaluzia, %9,8, Katalunia, %9, Valentziako Erkidegoa, %6, Gaztela eta Leon, %3, Galizia, %2,8, Asturias, %2,4. Aurreko ediziokoaren antzeko datuak dira, baina Madrilgo Erkidegoaren eta besteen arteko aldea handitu egin da.

Atzerriko 22 herrialdek parte hartu dute, 2016ko edizioan (13) baino %69 gehiago da hori, eta lan guztien %15,5 dira (79); %5 gehitu da aurreko edizioarekiko, baina lan kopurua bikoiztu egin da (aurten 79, aurrekoan 38). Honako hauek izan dira parte-hartze handienekoak: Argentina, 20 lan kontakizun-liburuak eta antzerkiak batuta, Estatu Batuak 10, Mexiko 9, Kolonbia 5, Kuba, Venezuela eta Frantzia 4na, eta Ekuador, Txile eta Kanada 3na. Aurreko urteetan bezala, Hego Amerika eta Ipar Amerika dira jatorri erreferenteak, baina aurtengo edizioan herrialde berriak sartu dira, adibidez, Polonia, Irlanda, Holanda, Israel eta Hong Kong.

Emaitza positibo hauek ikusita, parte hartzen duten lanen, bai estatukoen eta bai atzerrikoen, gehikuntza nabarmendu behar da.

Lan irabazleen aldarrikapena Ruiz Balerdi aretoan egingo da 2018ko irailaren 8an.

Azkenik, adierazi behar dugu aurten ere ia erabat berritu ditugula aurre-epaimahaiak, eta azkenean ospe handiko Epaimahaiak sortu ahal izan ditugula modalitate guztietan eta bakoitzean.

 

Epamahaiak

Gaztelaniazko antzerkia

Carlos Zabala Zabaleta
Teresa de Jesús Calo Fontán
Dorleta Urretabizkaia
Fernando Bernués Gambarte
Eneko Olasagasti Eceiza

Euskarazko antzerkia

Mireia Gabilondo Garitaonandia
Aizpea Goenaga Mendiola
Arantzazu Fernández Iglesias

Gaztelaniazko kontakizun liburua

Luisa Etxenike Urbistondo
Marcelo Luján
Angel Basanta Folgueira
Fernando Marías Amondo
Espido Freire

Euskarazko kontakizun liburua

Itxaro Borda Charritton
Aritz Gorrotxategi Mujika
Jon Kortazar Uriarte