Donostia, 2016ko martxoaren 7a. Tabakaleran dagoen Kutxa Kultur Artegunea erakustokiak bihar, asteartea, Emakumearen Eguna dela eta, bisita gidatu bereziak eskainiko ditu “Historia partekatuak” erakusketara, 11:30ean eta 18:30ean euskaraz eta 12:30ean eta 19:30ean gaztelaniaz.

Donostia, 2016ko martxoaren 4a. Gipuzkoako elkarte eta erakundeek 2016an garatu beharreko gizarte- eta kultura-proiektuetarako laguntzen lehen deialdi irekia eman du argitara Kutxak.

Eskaerak aurkezteko epea zabalik dago dagoeneko, eta Kutxaren egoitzara igorri ahal izango dira (Mikeletegi, 79. 20009, Donostia); apirilaren 8a izango da mugako epea. Kutxak, jasotzen dituen proiektuak ebaluatu ondoren, apirilaren 30a baino lehen emango du eman beharreko laguntzen inguruko ebazpena.

Donostia, 2016ko martxoaren 3a. Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarien 53. edizioa arautzen duten oinarriak argitaratu ditu Kutxa Fundazioak, eta Sariak kontakizun-liburu eta antzezlan modalitateetan deitu dira, euskaraz eta gaztelaniaz. Lehiaketari izena ematen dion hiriko alkateak, Eneko Goiak, eta sustatzen duen erakundearen zuzendari nagusiak, Carlos Ruizek, lehiaketaren ildo nagusiak gaur goizean aurkeztu dituzte Donostiako udaletxean.

Donostia, 2016ko otsailaren 25a. Diagnostikatzen diren koloneko eta ondesteko minbizien %2 eta %7 artean Lynch Sindromea duten gaixoengandik datoz, zenbait genetako mutazioak eragindako gaixotasuna. Ugalkortasunaren Euskal Institutuak enbrioi edo umeki sano baten lehenengo transferentzia egin du Gipuzkoan, honela ziurtatuz sindrome honetatik libre dagoen haurdunaldia. Bigarren kasua izan da Euskal Herrian.

Berriro ere Kutxaren ekitaldi-aretoan (Donostiako Andia kalean) izango da Ganbera Musikako zikloa, Kutxaren Gizarte Ekintzak sustatu eta antolatua, Musikene, Donostia Musika eta El Diario Vasco-ren laguntzaz. Zikloaren zazpigarren edizioak aurreko bi urteetan esperimentaturiko eredu arrakastatsua errepikatuko du, eta beraz kontzertuak ostiraletan izango dira, aldaketa txiki batekin: 19:30ean izango dira. Beti bezala, sarrera libre izango da aretoko jarlekuak bete arte.

Ane Abalde Amezaga (Donostia, 1980) Kutxa Fundazioaren erakusketa-aretoen zuzendari izendatu dute. Ardura honetan Cristina Beloqui-ren ondotik dator, aurretiko erretiroa hartu baitu Cristinak.

Ander Urrutikoetxeak, Onkologikoako zientzia-zuzendariak, hartuko du Kutxaren Onkologia Institutuaren zuzendaritza nagusia, eta kargu horretan Almudena Moreno ordeztuko du, honek hiru urte eman ondoren eginkizun horretan, beste lanbide-proiektu bati ekiteko asmoa baitu osasunaren eremuan. Aldaketa otsailaren 8an egingo da.

Donostia, 2016ko urtarrilaren 15a. José Miguel Ullán-en bertso batzuek, Marta Cárdenasi eskainiak, ematen diote izenburua artista berezi honen erakusketari (kubo-kutxa aretoan izango da ikusgai bihar -urtarrilaren 16an- hasi eta apirilaren 3ra -igandera- arte).

Ikusi prentsa-ohar osoa.