Daniel Canogarren obrak gogoeta egiten du memoriari eta haren galerari buruz. Haren proiektuetan azaleratzen den kezka bat da, ahanzturari eta oroitzapenen desagertzeari aurre egiteko, horretara baikaramatza egun nagusi den etengabeko eta gehiegizko informazioak.

Erakusketa honetan, Oroitzapen likidoak izenburupean, Canogarren proposamen artistiko berriak gogoeta egiten du memoria ez galtzeko prozesuei buruz, galeraren kontzientziari buruz. Erakusketaren diskurtsoaren zati garrantzitsu bat oinarritzen da egunero nozitzen dugun etengabeko datu bonbardaketan, geureganatu ezin dugun datu kopuru eskerga. Prozesu teknologiko baten bidez, artista madrildarrak datuok hartu eta publikorantz proiektatzen ditu, animazio generatibo abstraktuen moduan, oso iradokitzaileak ikuspegi plastikotik eta transmititzen duten balio poetikoagatik.

Erakusketa, hilak 11an, asteazken arratsaldean inauguratuko da eta goizeko 11:00etan Ane Abalde, aretoaren zuzendariak, Lola Durán Úcar, komisarioak, eta Daniel Canogar berak, erakusketa aurkeztuko dute prentsaurrekoan. Komunikabide grafikoentzat hitzordua 10:30ean izango da Kubo-kutxa aretoan.


DanielCanogar1010x400