Kutxa Fundazioak historia bitxia izan zuen Vivian Maier argazkilari bikainaren lan sorta bat dakar Artegunera.

Erakusketan 135 argazki daude, eta inoiz Espainian aurkeztu ez diren 33 argazki biltzen ditu, eta sei gai taldetan banatzen dira: erretratuak, autoerretratuak, formalismoa, kaleko irudiak, haurtzaroa eta koloretako argazkiak. Eta argazkiekin batera 8 mm-ko filmak aurkituko ditugu, inguratzen duen munduaren behaketa zuhur eta isilaren emaitza den esperientzia bisual bat eskainiko digutenak.

Erakusketaren hasierako ekitaldia datorren ostegunean, ekainaren 20an, izango da, baina jende guztiarentzat ostiralean irekiko da, eta 2019ko urriaren 20ra arte izango da ikusgai.

Ostegunean bertan, 10:30ean eta Ruiz Balerdi aretoan (4. solairua, Tabakalera), Ane Abalde, aretoaren zuzendariak eta Anne Morin, erakusketaren komisarioak erakusketa aurkeztuko dute prentsaurrekoan. Eta jarraian, erakusketa bisitatuko dugu.

Prensa deialdia (pdf-a)


VivianMaier640x240