Euskararen Ginkana Kutxa Ekoguneak sustatutako proiektua da, Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean burutzen dena.

Helburua, herritarren artean hizkuntzekiko sentiberatasuna eta euskararen erabilpena sustatzea da. Ekologiaren begirada hizkuntzetara ekarri eta hizkuntza guztien garapen jasangarrirako hizkuntza praktika ekologikoak proposatuz.

Seigarren edizioa izango da aurtengoa. Taldeka, internet bidez erantzun beharreko bost proba burutu beharko dituzte taldeek. Horietan puntuazio gehien lortzen duten lau taldeak pasako dira finalera. Euskarazko proiektu bat sustatzeko 3.000 €ko saria dago jokoan.

Urtarrilaren 23an hasiko da lehiaketa eta martxoaren 9an izango da finala, Kutxa Kultur-en bertan.

Aurkezpena bihar, urtarrilak 16a, 11:00etan izango da Kutxa Kultur-en (Tabakalerako 4. solairuan). Bertan proiektuaren sustatzaile den Kutxa Ekoguneko Itsaso Olaizolak, eta lehiaketa koordinatzen arituko den Euskaltzaleen Topaguneko Itsaso Lekuonak hartuko dute parte.

Informazioa:
euskararenginkana.eus / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.


EuskararenGinkana irabazleak5.edizioa

5. edizioaren irabazleak