Abenduaren 10ean, astelehenean, goi mailako ikasketak Gipuzkoako Unibertsitate-Zentroetan edota Lanbide Heziketako Zentroetan 2017-2018 ikasturtean amaituriko ikasleentzako antolatutako Ikasketa Amaierako Kutxa Sariak banatuko dira. Kutxak ematen duen aitortza da, aurten 42. ediziora iritsiko dena.

Kutxak 1977an hasi eta urtero banatzen dituen sari hauek, dagokion arloan espediente akademikorik onena lortzeko ikasleek egindako esfortzua eta lana saritzeko sortuak dira.

103 ikaslek (46 neska eta 57 mutil) jasoko dituzte Ikasketa Amaierako Sariak; ekitaldian izango dira Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saileko sailburua, Ander Aizpurua, Kutxa Fundazioko zuzendaria eta Juanjo Alvarez, Nazioarteko Zuzenbide pribatuko katedraduna. Hauekin batera, Euskal Herriko Unibertsitateko, Deustuko Unibertsitateko, Mondragon Unibertsitateko, Tecnun Nafarroako Unibertsitateko, Musikeneko (Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegia), Ikaslaneko (Lanbide Hezketako Institutu Publikoen Elkartea), Heteleko (Heziketa Teknikoko Elkartea) eta Izeako (Irakaskuntza Zentruen Elkarte Autonomoa) ordezkariak eta Ainhoa Arruabarrena, Kutxabankeko Gipuzkoako Sareko zuzendaria.

Ekitaldia Tabakalera eraikineko Patio aretoan izango da, 19:00etatik aurrera, eta atseginez ematen dizugu sari-emate honen berri eta bertan gurekin izatera gonbidatzen zaitugu.

  • Euskal Herriko Unibertsitateko 21 ikasle
  • Deustoko Unibertsitateko 8 ikasle
  • Mondragon Unibertsitateko 15 ikasle
  • Tecnun, Nafarroako Unibertsitateko 7 ikasle
  • Musikene, Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegiko 2 ikasle
  • IKASLAN sareko Lanbide Heziketako 15 ikastetxetako 31 ikasle
  • HETEL sareko Lanbide Heziketako 9 ikastetxetako 14 ikasle
  • IZEA sareko Lanbide Heziketako 5 ikastetxetako 5 ikasle

 

Kutxa PremiosFinEstudios