Donostiako Kubo-kutxa aretoak Ideia zeinu batean. Sánchez-Ubiría bilduma erakusketa inauguratuko du; artearen bi aldaera arras desberdin, Afrikako arte tradizionala eta mendebaldeko arte garaikidea, aurkeztu nahi ditu erakusketak, haien arteko elkarrizketa baten bidez.

Artelanak Sánchez-Ubiría bildumarenak dira, Sebastián Ubiría (1947-2014) eta Margarita Sánchez (1944) senar-emazteek 30 urte baino geihagotan osatutako bilduma partikular paregabea.

Erakusketaren hasierako ekitaldia ostiralean izango da; jendearentzat larunbatean irekiko da, eta 2019ko urtarrilaren 20ra arte izango da ikusgai.

Ostiralean bertan, 11:00etan eta areto berean, Ane Abalde, aretoko zuzendariak, Alejandro Castañeda, komisarioak eta Margarita Sánchez berak, erakusketa aurkeztuko dute prentsaurrekoan, eta ondoren bisita gidatua izango da.