Datorren larunbatean, irailaren 8an, jendaurreko ekitaldia egingo da 13:00etan, Tabakalerako Ruiz Balerdi aretoan, eta bertan Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarietako epaimahaien erabakiak jakinaraziko dira eta 54. edizioko irabazleak ezagutuko dira.

Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarien deialdi honetara 509 lan aurkeztu dira guztira, horietatik 481 gaztelaniazko kontakizun eta antzerki modalitateetan, eta 28 euskarazko kontakizun eta antzerki modalitateetan.

 

Gaztelaniazko kontakizuna:   229 lan 
Gaztelaniazko antzerkia: 252 lan
Euskarazko kontakizuna:     9 lan
Euskarazko antzerkia:   19 lan

 

Lehiaketa honetako sariak 15.000 euro eta garaikurra dira antzerki modalitateko irabazleentzat, eta 10.000 euro eta garaikurra kontakizun-liburu modalitateko irabazleentzat.