Kutxa Fundazioak Untzi Museoarekin lankidetzan aritu da Itsasbide eskultorikoa izeneko proiektuan, Ricardo Ugarte de Zubiarrain eskultorearen obran itsasoak duen garrantzia nabarmentzeko asmoz. Aurkezten den liburua Untzi Museoan irailaren bukaera arte ikusgai izango den izen bereko erakusketaren harira argitaratu da.

Liburua, hilak 3an, ostirala, goizeko 11:30ean aurkeztuko da Untzi Museoaren barrukaldean. Parte hartuko dute: Ander Aizpurua Susperregi, Kutxako zuzendari nagusiak, Maria Jose Telleria Etxeberria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendariak eta Ricardo Ugarte de Zubiarrain, eskultoreak.