Zinema zuzendaria zarauztarraren lana datorren ostegunean iritsiko da Kutxak Tabakalera eraikinean duen Artegunea erakusketa-aretora. 2018ko azaroaren 4ra arte izango den “Eloy de la Iglesia. Desira objektu iluna” izeneko erakusketa honek, Eloy de la Iglesiaren film guztiak eta telebista nahiz antzerkirako egindako kolaborazio guztiak biltzen ditu.

Erakusketa, hilak 19an, ostegun arratsaldean irekiko da eta goizeko 11:00etan Ruiz Balerdi Aretoan hedabideei aurkeztuko die Ander Aizpurua, Kutxako Zuzendari orokorrak, Pedro Usabiaga, erakusketaren komisarioak, eta Ane Abalde, aretoaren zuzendariak. Komunikabide grafikoentzat hitzordua goizeko 10:30ean izango da Tabakalera eraikineko Kutxa Kultur Artegunea erakustaretoan.