Donostiako Kubo-kutxa aretoak POP POP POP American Pop Art erakusketa inauguratuko du; arte-korronte horretako funtsezko 100 lan biltzen ditu erakusketak, estiloaren bost ordezkari nagusienak: Andy Warhol, Keith Haring, Robert Indiana, Roy Lichtenstein eta Robert Rauschenberg.

Erakusketaren hasierako ekitaldia ostegunean izango da; jendearentzat ostiralean irekiko da, eta 2018ko irailaren 30era arte izango da ikusgai.

Ostegunean bertan, 11:00etan eta areto berean, Ander Aizpurua, Kutxa Fundazioaren zuzendariak, Ane Abalde, Kubo-kutxa aretoko zuzendariak eta Dolores Durán komisarioak, erakusketa aurkeztuko dute prentsaurrekoan, eta ondoren bisita gidatua izango da.