Daniel Canogarren obrak gogoeta egiten du memoriari eta haren galerari buruz. Haren proiektuetan azaleratzen den kezka bat da, ahanzturari eta oroitzapenen desagertzeari aurre egiteko, horretara baikaramatza egun nagusi den etengabeko eta gehiegizko informazioak.

Erakusketa honetan, Oroitzapen likidoak izenburupean, Canogarren proposamen artistiko berriak gogoeta egiten du memoria ez galtzeko prozesuei buruz, galeraren kontzientziari buruz. Erakusketaren diskurtsoaren zati garrantzitsu bat oinarritzen da egunero nozitzen dugun etengabeko datu bonbardaketan, geureganatu ezin dugun datu kopuru eskerga. Prozesu teknologiko baten bidez, artista madrildarrak datuok hartu eta publikorantz proiektatzen ditu, animazio generatibo abstraktuen moduan, oso iradokitzaileak ikuspegi plastikotik eta transmititzen duten balio poetikoagatik.

Erakusketa, hilak 11an, asteazken arratsaldean inauguratuko da eta goizeko 11:00etan Ane Abalde, aretoaren zuzendariak, Lola Durán Úcar, komisarioak, eta Daniel Canogar berak, erakusketa aurkeztuko dute prentsaurrekoan. Komunikabide grafikoentzat hitzordua 10:30ean izango da Kubo-kutxa aretoan.

Kutxa Fundazioak historia bitxia izan zuen Vivian Maier argazkilari bikainaren lan sorta bat dakar Artegunera.

Erakusketan 135 argazki daude, eta inoiz Espainian aurkeztu ez diren 33 argazki biltzen ditu, eta sei gai taldetan banatzen dira: erretratuak, autoerretratuak, formalismoa, kaleko irudiak, haurtzaroa eta koloretako argazkiak. Eta argazkiekin batera 8 mm-ko filmak aurkituko ditugu, inguratzen duen munduaren behaketa zuhur eta isilaren emaitza den esperientzia bisual bat eskainiko digutenak.

Erakusketaren hasierako ekitaldia datorren ostegunean, ekainaren 20an, izango da, baina jende guztiarentzat ostiralean irekiko da, eta 2019ko urriaren 20ra arte izango da ikusgai.

Donostiako Kubo-kutxa aretoak Lantegi. José Ramón Anda erakusketa inauguratuko du. Erakusketak bere lanerako tokiaren izena darama, lantegi -bertan sortu du bere produkzio artistiko ia guztia-, eta eskultoreak denboran zehar garatu dituen lanak biltzen ditu, baita erakusketa honetarako ex profeso egindako bi lan ere.

Erakusketa, hilak 23an, ostegun arratsaldean inauguratuko da eta goizeko 11:00etan Ander Aizpurua, Kutxako zuzendari orokorrak, Ane Abalde, aretoaren zuzendariak, Javier Balda, komisarioak, eta artistak berak, erakusketa aurkeztuko dute prentsaurrekoan. Komunikabide grafikoentzat hitzordua 10:30ean izango da Kubo-kutxa aretoan.

“A Whiter Shade of Pale. Erretratuak Herbeheretako argazkigintza garaikidean” erakusketa datorren ostegunean iritsiko da Artegunea erakusketa-aretora. 2019ko ekainaren 2ra arte izango den erakusketa honek hiru argazkilari garaikideren lana biltzen du, hiruen arteko lotura Holandako barrokoaren tradizio artistikoa izanik. Hellen van Meene, Carla van de Puttelaar eta Sanne De Wilde-k erretratua ulertzeko eta postmodernitatearen urteetako argazkigintzaren praktika berrikusteko hiru modu desberdin aurkeztuko dizkigute.

Erakusketa, hilak 7an, ostegun arratsaldean irekiko da eta goizeko 11:00etan Kutxa Kultur Artegunean hedabideei aurkeztuko die Ane Abalde, aretoaren zuzendariak, eta Ramón Esparza, erakusketaren komisarioak. Ondoren, hiru argazkilariek bisita gidatua egingo dute (aldibereko itzulpenerako aparatuak egongo dira).

Komunikabide grafikoentzat hitzordua goizeko 10:30ean izango da.

Kutxa Ekoguneak elikadura eta ohitura osasuntsuak sustatzearen aldeko apustua egiten du eta horretarako Baratze Parke Sarea martxan jarri zuen Gipuzkoako hainbat herritan. Orain Lasarte-Oria batuko da Baratze Parke Sarera.

Datorren ostiralean, otsailak 22, 11:30etan, Lasarte-Oriako udaletxean, Kutxa Fundazioak eta Lasarte-Oriako Udalak hitzarmena sinatuko dute. Bertan Ander Aizpurua, Kutxa Fundazioaren zuzendariak, eta Jesús Zaballos, Lasarte-Oriako alkateak, hartuko dute parte.

Real Sociedad Fundazioak eta Kutxa Ekoguneak ingurumenari buruzko kontzientziaziotik ekintzetara igarotzea sustatzen dute. Horregatik, Anoetako estadioan jasotako pipa azalak Gipuzkoako baratzetarako ongarri bihurtzeko Anoetatik Gipuzkoako Baratzetara izeneko proiektua bultzatu dute, Ekotraderen laguntzarekin.

Ekimena, Andoni Iraola, Real Sociedad Fundazioaren zuzendariak, Ander Aizpurua, Kutxa Fundazioaren zuzendariak, eta Gorka Yarza, Ekotradeko gerenteak aurkeztuko dute prentsaurrekoan hilaren 13an, asteazkena, 11:00etan, Anoeta Estadioaren prentsa aretoan.

Donostiako Kubo-kutxa aretoak Carmen Calvo (1969-2019) Ametsa akabatzea erakusketa inauguratuko du. Erakusketa honek Carmen Calvoren etapa artistikoak erakusten ditu. Artistak berak eta Alfonso de la Torre komisarioak aukeratutako obrek sortzaile kontzeptual honen unibertso berezian barneratzen gaituzte.

Erakusketa, hilak 7an, ostegun arratsaldean inauguratuko da eta goizeko 11:00etan Ane Abalde, aretoaren zuzendariak, Alfonso de la Torre, komisarioak, eta Carmen Calvo berak, erakusketa aurkeztuko dute prentsaurrekoan. Komunikabide grafikoentzat hitzordua 10:30ean izango da Kubo-kutxa aretoan.

Kutxa Fundazioak diru-laguntza eman dio Zumarragako Udalari, hura Baratze Parkea Sarea izeneko proiektura atxiki dadin.

Lankidetza-hitzarmenaren sinadura datorren ostegunean, otsailak 7, 12:00etan izango da, Zelai Arizti Kultur Etxean. Sinaduran, Ander Aizpurua, Kutxa Fundazioaren zuzendariak, eta Mikel Serrano, Zumarragako alkateak, parte hartuko dute.

2019ko urtarrilean, Kutxa Fundazioko bi aretoetan erakusketa bana egongo da ikusgai, bi bildumagile garrantzitsuri buruzkoak, bi-biak. Kubo-kutxa aretoan, urtarrilaren 20ra arte bisitatu ahal izango da Ideia zeinu batean erakusketa, non elkarrizketan ari diren Sánchez-Ubiríaren bi bilduma, arte garaikideari buruzkoa, bata, eta Afrikako arte tradizionalean ardaztutakoa, bestea. Era berean, Kutxa Kultur Artegunea aretoan Lola Garridoren argazki bilduma bikaina dago ikusgai, Argazkigintzaren historia eramangarria izenekoa.

Bi erakusketa horiek direla-eta, Kutxa Fundazioko erakusketa aretoek hainbat jarduera antolatu dituzte bildumagintzaren eta mezenasgoaren gainean. Urtarrilaren 10ean, mahai inguru bat izan zen, Lourdes Fernándezek zuzendua, eta bertan parte hartu zuten Marga Sánchezek eta Lola Garridok.

Jarduera horien harira, urtarrilaren 17an beste mahai inguru bat egingo da, 19:00etan, Kutxa Kultur-en (Tabakalerako 4. solairuan). Bertan izango dira Denis Itxaso Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuko diputatua, eta Jabier Larrañaga Ogasun eta Finantza Departamentuko foru diputatua, eta Ander Aizpurua Kutxa Fundazioko zuzendariarekin batera arau berri horren ildo nagusiak azalduko dituzte.

Euskararen Ginkana Kutxa Ekoguneak sustatutako proiektua da, Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean burutzen dena.

Helburua, herritarren artean hizkuntzekiko sentiberatasuna eta euskararen erabilpena sustatzea da. Ekologiaren begirada hizkuntzetara ekarri eta hizkuntza guztien garapen jasangarrirako hizkuntza praktika ekologikoak proposatuz.

Seigarren edizioa izango da aurtengoa. Taldeka, internet bidez erantzun beharreko bost proba burutu beharko dituzte taldeek. Horietan puntuazio gehien lortzen duten lau taldeak pasako dira finalera. Euskarazko proiektu bat sustatzeko 3.000 €ko saria dago jokoan.

Abenduaren 10ean, astelehenean, goi mailako ikasketak Gipuzkoako Unibertsitate-Zentroetan edota Lanbide Heziketako Zentroetan 2017-2018 ikasturtean amaituriko ikasleentzako antolatutako Ikasketa Amaierako Kutxa Sariak banatuko dira. Kutxak ematen duen aitortza da, aurten 42. ediziora iritsiko dena.

Kutxak 1977an hasi eta urtero banatzen dituen sari hauek, dagokion arloan espediente akademikorik onena lortzeko ikasleek egindako esfortzua eta lana saritzeko sortuak dira.

Honen bidez, dei egiten dizuegu Kutxa Kultur Musika 2018/19ko Programak hautatutako taldeen aurkezpena egiteko prentsaurrekora etor zaitezten.

Prentsaurrekoan hautatuko sei taldeen izenak jakinaraziko ditugu; horiek, aholkularitza teknikoa izango dute, entseguetarako lokal bat, programatutako hainbat kontzertu eta abar. Hautatutako taldeetako batzuk egongo dira eta emanaldi txiki bat ere eskainiko dute.

Taldeen aurkezpena bihar, azaroaren 28an, izango da, 12:00etan Kutxa Kultur-en (Tabakalera eraikinan).

Kutxa Fundazioak Lola Garridoren argazki-bilduma aurkeztuko du Artegunean, argazkigintzaren historian murgiltzeko aukera paregabea, lehen-mailako egileen lanen aukeraketa baten eskutik.

Erakusketaren hasierako ekitaldia datorren ostegunean, azaroaren 22an, izango da, baina jende guztiarentzat ostiralean irekiko da, eta 2019ko otsailaren 17ra arte izango da ikusgai.

Ostegunean bertan, 11:00etan eta Kutxa Kultur Artegunea erakustaretoan, Tabakaleran, Ane Abalde, aretoaren zuzendariak, Anne Morin, diChroma Photography-ren zuzendariak eta Lola Garrido berak erakusketa aurkeztuko dute prentsaurrekoan. Komunikabide grafikoentzat hitzordua goizeko 10:30ean izango da areto berean.

Donostiako Kubo-kutxa aretoak Ideia zeinu batean. Sánchez-Ubiría bilduma erakusketa inauguratuko du; artearen bi aldaera arras desberdin, Afrikako arte tradizionala eta mendebaldeko arte garaikidea, aurkeztu nahi ditu erakusketak, haien arteko elkarrizketa baten bidez.

Artelanak Sánchez-Ubiría bildumarenak dira, Sebastián Ubiría (1947-2014) eta Margarita Sánchez (1944) senar-emazteek 30 urte baino geihagotan osatutako bilduma partikular paregabea.

Erakusketaren hasierako ekitaldia ostiralean izango da; jendearentzat larunbatean irekiko da, eta 2019ko urtarrilaren 20ra arte izango da ikusgai.

Ostiralean bertan, 11:00etan eta areto berean, Ane Abalde, aretoko zuzendariak, Alejandro Castañeda, komisarioak eta Margarita Sánchez berak, erakusketa aurkeztuko dute prentsaurrekoan, eta ondoren bisita gidatua izango da.

Kutxa Fundazioaren Gipuzkoasolidarioa.info plataforman bildurik dagoen Gipuzkoako elkarte-ehun garrantzitsu eta berezia ikusgai egiteko helburuaz, urriaren 16tik azaroaren 12ra arte, “Elkartasun aleak” erakusketa antolatu da Egiako pasabidean (Donostian).

Datorren asteartean, urriaren 16an, erakusketa aurkeztuko die hedabideei Gipuzkoa Kutxa Solidarioko Elena Rosales-ek, elkarte hauetako ordezkariekin batera: Jatorkin, Izan Fundazioa, Kemen, Kolore Guztiak, Itxaropen Telefonoa, ACASGI, AVAIM, Camelamos Adiquerar, ADEMGI, Apoyodravet, Amigos Solidarios, Gehitu, Ekintza BiBe (Bizi Berria), Asha Kiran, Adinkide, Derandein, AGIPAD, Pausoka, Beroa, eta abar. Aurkezpen hau goizeko 11:00etan izango da, Kutxa Kultur Plazan (Tabakalerako 4. solairuan).

Aurretik, 10:45ean, Egiako pasabidera jaitsiko gara “Elkartasunaren aleak” erakusketa aurkezteko totemean argazkiak egiteko.