- Xehetasunak
- Kategoria: Deialdiak
Donostia, 2016ko urriaren 31. Ricardo Martínen argazkigintza kubo-kutxa aretora iritsiko da, azaroaren 3an irekiko den erakusketa handian. Areto honen laugarren erakusketa-proposamena da, aurten, Donostiaren Europako kultura-hiriburutza dela-eta, izan duen programazio bereziaren barruan.
Ricardo Martín. Argazkilaria eta ikuslea erakusketak, egile gisa erakusten digu bere lanaren bidez jada ezagun zena, eta prentsaurrekoan aurkeztuko zaie hedabideei ostegunean bertan, azaroaren 3an, 11:00etan, kubo-kutxa aretoan. Aurkezpenaren ondoren, Juantxo Egaña komisarioak bisita gidatua eskainiko die bertaratzen direnei.
- Xehetasunak
- Kategoria: Deialdiak
Donostia, 2016ko urriaren 24a. Judas Arrieta artistak eta Harkaitz Cano idazleak proiektu bat gauzatu dute Japoniako ahozko tradizioan, Kamishibai deiturikoan, oinarrituta, eta Kutxa Kultur Plaza erakusketa-gunean izango da ikusgai, Tabakalera eraikinean.
Bi egileek beren erakusketa, Momotaro (Kamishibai istorio bat), eta erakusketarekin batera egingo diren jarduerak datorren asteazkenean, urriaren 26an, aurkeztuko dituzte 11:00etan, Ruiz Balerdi aretoan, Tabakaleran.
- Xehetasunak
- Kategoria: Deialdiak
Donostia, 2016ko urriaren 18a. Gipuzkoa Solidarioak datorren larunbatean Tabakalerako eraikinean, Solidaritatearen Foruma (lehen, Solidaritatearen Jaialdia zena) egingo du bosgarren edizioan. Eremu honetan lanean ari diren 45 elkartek baino gehiagok beren proposamenak aurkeztu eta partekatuko dituzte.
Kutxa Solidarioaren ekimen honen egitaraua eta lortu nahi diren helburuak aurkezteko, prentsaurrekoa egingo dugu datorren ostegunean, urriaren 20an, 11:00etan, Tabakalerako Ruiz Balerdi aretoan, eta larunbateko Forumean beren gune propioa izango duten elkarteetako batzuek ere hartuko dute parte prentsaurrekoan.
- Xehetasunak
- Kategoria: Deialdiak
Donostia, 2016ko abuztuaren 1a. Juan Luis Mendizabal, “Mendi”, Ascensio Martiarena-ren ikasle nabarmena, margolari oparoa da, eta bere paisaiak Gipuzkoako ehunka etxetako paretetan daude zintzilik. Paisaia horietako batzuk, Gipuzkoari eta Peruri buruzkoak, Kutxaren erakustoki berrian -Tabakalerako laugarren solairuan: Kutxa Kultur Plazan- izango dira ikusgai datorren asteartetik irailaren 11ra arte.
Bihar, abuztuaren 2an, 19:30ean, erakusketaren hasierako ekitaldia izango da hainbat jarduerarekin eta artistaren parte-hartzearekin.
- Xehetasunak
- Kategoria: Deialdiak
Donostia, 2016ko apirilaren 18a. Gonzalo Chillidaren lehenengo atzera begirako erakusketa handia, margolari donostiarraren ibilbidea berrikusten duena, hasiko da datorren ostegunean, apirilaren 21ean, kubo-kutxa Aretoan. Ikusle guztientzat ostiralean irekiko da eta uztailaren 3ra arte izango da ikusgai.
Erakusketa hau aurkezteko, ostegunean, 11:00etan, aretoan bertan prentsaurrekoa eskainiko dute Alicia Chillidak eta Mikel Lertxundik, erakusketaren komisarioek, eta bisita gidatua egingo dute hedabideentzat.
- Xehetasunak
- Kategoria: Deialdiak
Donostia, 2016ko martxoaren 2a. Kutxak Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sariak berreskuratu ditu; aurten 53. edizioa izango da eta aldaketak egin dira lehiaketara deitzen diren modalitateetan.
Donostiako alkateak eta Kutxako zuzendari nagusiak bihar, osteguna, martxoak 3, goizeko 11:00etan deialdiaren oinarriak aurkeztuko dituzte Donostiako udaletxean; deialdia, Donostiaren Europako kultura-hiriburutzari lotua, 2016an gauzatuko da bere etapa guztietan.
- Xehetasunak
- Kategoria: Deialdiak
Marta Cárdenas donostiar artistaren margolan, marrazki eta lan-koadernoek beteko dute kubo-kutxa aretoa datorren ostiraletik, urtarrilaren 15etik, aurrera. Kutxaren erakusketa-aretoak Europako Kultura Hiriburutzaren programa bereziari atxikita egingo dituen lau erakusketetako lehenengoa izango da hau.