Kutxa Taldearen webgune honetan (hemendik aurrera, WEBGUNEA) eta bertan bildutako zerbitzuetako edozeinetan sartzeak, Lege Abisu honetan aurreikusitako baldintzak betetzea eta onartzea dakar berekin.

Jarraian biltzen diren baldintzak, azken aldiz eguneratu ziren egunaz geroztik indarrean daudenak dira. Lege Abisu hau edozein unetan aldatuko balitz, bertan bildutako baldintzak indarrean hasiko dira argitaratzen diren egunaz geroztik, eta egun horretatik aurrera aplikatuko zaizkie erabiltzaileei.

WEBGUNE honetako atal batzuek pribatutasuneko baldintza eta politika espezifikoak izan ditzakete beren eduki edo funtzionalitateei loturik, eta horregatik irakurtzea gomendatzen dizugu.

Lege Abisu honen baldintzekin ados ez bazaude, mesedez ez erabili WEBGUNE hau.

1.- Webgunearen titulartasuna eta tratamenduaren arduradunak

WEBGUNE hau Kutxa Fundazioaren, Kutxagestion Zerbitzuak SLUren eta Fundación Bancaria Kutxa – Kutxa Banku Fundazioaren (hemendik aurrera, Kutxa Taldea) titulartasunpekoa da, erabiltzaileen datu pertsonalen tratamenduaren baterako erantzukizuna duten erakundeak diren heinean. Informazioaren gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan xedatutakoa betez, Kutxa Taldearen identifikazio- eta harreman-datuak honako hauek dira, informazioaren gizarteko zerbitzuak ematen dituen heinean:

  • Kutxa Fundazioa; IFK: G20368593; helbidea: Mikeletegi pasealekua 79 (Arbide Dorreak), PK 20.009 Donostia San Sebastián. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatua 172. harpidetza-zenbakiarekin, 10. folioan, 1991ko irailaren 17an.
  • Kutxagestion Zerbitzuak SLU; IFK: G20368593; helbidea: Mikeletegi pasealekua 45, PK 20.009 Donostia San Sebastián. Merkataritza Erregistroan inskribatua, 2.729. liburukia, 136. folioa, 38.066. orria, 8. atala, I/A 1 inskripzioa (2015/12/29).
  • Fundación Bancaria Kutxa – Kutxa Banku Fundazioa; IFK: G20336251; helbidea: Mikeletegi pasealekua 79 (Arbide Dorreak), PK 20.009, Donostia San Sebastián. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatua, 382. harpidetza-zenbakiarekin, 4. atalean, 2014ko abenduaren 22an.
  • Baterako erantzuleen helbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
  • Baterako erantzuleen telefono-zenbakia: 943251900

Kutxa Taldeak tratamenduko baterako erantzukizuneko kontratu bat sinatu du, aldez aurretik adierazitako Kutxa Taldeko erakundeen artean. Akordio horien alderdirik nabarmenenak honako hauek dira:

Baterako erantzuleen eraginpeko datu pertsonalen gainean, Kutxa Taldearen tratamenduaren helburua da Kutxa Taldeko zerbitzuetako erabiltzaileekiko harremana formalizatzea, kudeatzea eta egikaritzea, tratamendu hau legitimatzen duen oinarria eta zerbitzu horren egikaritzapena izanik.

Aldez aurretik adierazitako arrazoiengatik, Kutxa Taldeak bere gain hartzen ditu datu pertsonalen tratamenduarekin zerikusia duten eragiketak, bere izenean eta bere kontura, baita baterako erantzule bakoitzaren kontura ere.

Nolanahi ere, Kutxa Taldearen aurrean zure eskubideak balia ditzakezu, Lege Abisu honen 3.3 atalean adierazitako helbide elektronikoan.

2.- Ataria erabiltzeko baldintzak

2.1.- Debekatutako erabilerak

Erabiltzaile bakoitzak bere gain hartzen du WEBGUNE hau eta webgunearen zerbitzuak aplikatzekoa den araudia eta Lege Abisu hau betez erabiltzea.

Xede horretarako, Zerbitzuetako bat ere ez du erabiliko legez kanpoko xede edo ondorioetarako, Lege Abisu honetan debekatuta daudenetarako, hirugarrenen eskubide eta interesetarako kaltegarriak direnetarako, edo Zerbitzuak, informatika-ekipamenduak, dokumentuak, artxiboak eta Kutxa Taldearen edo Interneten edozein erabiltzaileren edozein informatika-ekipamendutan biltegiratutako mota guztietako edukiak ohi bezala erabiltzea galarazi, hondatu edo gainkarga ditzaketen edo horretarako kaltegarri izan daitezkeen xedeetarako.

2.2.- Jabetza industriala eta intelektuala

WEBGUNE honen edukia (irudiak, testuak, markak, izen komertzialak, logotipoak eta ikus-entzunezko gainerako edukiak barne, mugarik gabe) Kutxa Taldearen edo hirugarrenen jabetza intelektualekoa da, besterik adierazten ez bada. Kutxa Taldeak jabetza industrialeko eta intelektualeko eskubideak dauzka WEBGUNE honen gainean, eta erabiltzaileak hartan sartzen edo hura erabiltzen dutenean, hori ez da hartu behar, inondik inora, Kutxa Taldearen titulartasunpeko edo jabetzako edozein elementuren gaineko eskubide edo erabilera-lizentzia bat eman balitz bezala.

2.3.- Debekatutako erabilerak

Debekatuta dago WEBGUNE honen edukiak kopiatzea, bikoiztea, merkaturatzea edo horiekin egin daitekeen beste edozein jarduera egitea, ezta iturriak aipatuta ere, non eta Kutxa Taldeak, idazki bidez, baimen espresua ematen ez duen.

Kutxa Taldeak debekatu egiten du WEBGUNE honetarako estekak ezartzea, horri dagokionez aldez aurreko baimen espresua eman gabe.

Zerbitzuak erabili nahi dituzten adingabeek beren gurasoen, tutoreen edo legezko ordezkarien aldez aurreko baimena izan beharko dute, eta horiek izango dira beren ardurapeko adingabeek egindakoen arduradun bakarrak.

2.4.- Erantzukizunak

Erabiltzaile zaren heinean unean-unean Zerbitzu erabilgarrien bitartez edo kontsulta bidez ematen dituzun informazio guztiek egiazkoak izan beharko dute. Zerbitzuak harpidetzeko edo kontsultak egiteko behar diren formularioak betetzearen ondorioz jakinarazten diren datu guztien egiazkotasuna bermatu beharko da. Erabiltzaile bakoitzaren erantzukizuna izango da Kutxa Taldeari emandako informazio guztia une oro eguneratuta edukitzea.

Kutxa Taldeak aukera izango du, une oro eta aldez aurretik abisatu gabe, Zerbitzuak emateko aukera kentzeko edo eteteko Lege Abisu honetan ezarritakoa betetzen ez duten erabiltzaile guztiei.

Kutxa Taldeak aukera izango du, bere webguneetako edozeinetan, hirugarrenen edukiak eta hirugarrenen webguneekiko estekak biltzeko, betiere titularren baimenarekin, sare sozialekiko eta beste informazio batzuekiko estekak adibidez. Kasu horietan guztietan, Kutxa Taldea ez da hirugarrenen orri eta edukien arduraduna izango, ezta horien funtzionamendu eta erabilgarritasunaren arduraduna ere.

Kutxa Taldeak ez du bere gain hartzen foroetan, komentarioetan, sare sozialetan edo hirugarrenei bere webgunean modu independentean edukiak argitaratzea ahalbidetzen dien beste edozein baliabidetan —batzuk aipatzearren, baina mugatzeko asmorik gabe— biltegiratutako informazio eta edukien gaineko erantzukizuna. Nolanahi ere, eta Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko Legearen 11. eta 16. artikuluetan ezarritakoa betez, Kutxa Taldea erabiltzaile, agintari eta segurtasun-indar guztiei laguntzeko prest dago, eta modu aktiboan kolaboratzen du Estatuko edo nazioarteko legeriaren, hirugarrenen eskubideen edo moralaren eta ordena publikoaren aurka joan daitezkeen edo haietarako kaltegarri izan daitezkeen edukiak kentzeko, edo, bidezko bada, blokeatzeko lanetan. Erabiltzaileak uste badu webguneko edukiren bat horrela sailkatzeko aukerarik izan litekeela, mesedez eskatzen diogu WEBGUNEKO administratzaileari berehala jakinaraz diezaiola.

2.5.- Bermeen esklusioa

Kutxa Taldeak beretzat gordetzen du WEBGUNE honetan bildutako informazioa edozein unetan eguneratzeko eta aldatzeko eskubidea, baita, egokitzat jotzen duenean, bertan sartzeko aukera aldi baterako edo behin betiko mugatzeko eta galarazteko eskubidea ere.

Kutxa Taldeak ez du bermatzen WEBGUNE honen eta Zerbitzuen erabileraren pribatutasuna eta segurtasuna, eta, bereziki, ez du bermatzen baimenik gabeko hirugarrenek informazioa eskuratzeko aukerarik ez izatea, erabiltzaileek WEBGUNE honen gainean eta webgunearen Zerbitzuen gainean egiten duten erabileraren izaeraren, baldintzen, ezaugarrien eta zirkunstantzien inguruan.

Kutxa Taldeak ez du bermatzen WEBGUNE honetan bildutako Edukien edo eman daitezkeen Zerbitzuen legezkotasuna, fidagarritasuna, erabilgarritasuna, egiazkotasuna, zehaztasuna, sakontasuna eta berritasuna.

WEBGUNE honek aukera izango du erabiltzaileen eskura loturetarako gailu teknikoak jartzeko, hala nola, besteak beste, linkak, bannerrak, botoiak, direktorioak eta bilaketa-tresnak, erabiltzaileek hirugarrenenak diren eta/edo hirugarrenek kudeatutako webguneetan sartzeko aukera izan dezaten (hemendik aurrera, "Lotutako guneak"). WEBGUNEAN esteka horiek ezartzearen helburu bakarra da erabiltzaileei Interneten erabilgarri dauden informazioa, edukiak eta zerbitzuak bilatzeko eta horietan sartzeko bidea erraztea.

Kutxa Taldeak ez du kontrolatzen eta ez du bermatzen Atariaren bitartez lotutako hirugarrenen edukietan birusik edo bestelako elementu kaltegarririk ez egotea, eta beraz, litekeena da horrelakoek zure sistema informatikoan edo biltegiratutako dokumentu elektroniko eta fitxategietan aldaketak eragitea.

Bilaketa-tresnen emaitzak hirugarrenek ematen dituzte zuzenean, eta beraz, Kutxa Taldeak ezin ditu emaitzak kontrolatu.

Kutxa Taldeak ez ditu bere gain hartzen WEBGUNE honen bitartez erabiltzaileen artean izan litekeen informazio-truketik eratorritako erantzukizunak. Bere webguneetan zabaldutako adierazpenen erantzukizuna adierazpen horien egileena da, ez beste inorena. Ildo horretan, Kutxa Taldeak jardunbiderik onenak garatzen ditu, hirugarrenen aurka joan litezkeen edo haien eskubideak urra litzaketen eduki iraingarriak edo legez kontrakoak bere webgunetik kentzeko. Erabiltzaileak horrelako edukien berri izaten badu, Kutxa Taldearekin harremanetan jarri beharko du, honako mail honen bitartez: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Kutxa Taldeko webguneetako erabiltzaileek legeak eta trafiko-erabilerak errespetatuz erabili beharko dituzte, eta Kutxa Taldearen edo hirugarrenen aurrean erantzun beharko dute, betebehar hori ez betetzearen ondorioz gerta litezken kalte-galera guztiei dagokienez.

Egile-eskubideen eta irudi-eskubideen eraginpean dauden edukiak txertatu ahal izateko, erabiltzaileak behar adinako legitimazioa izan beharko du, eta hark eta gainerako erabiltzaileek edukia Lege Abisu eta Pribatutasun Politika hauetan aurreikusitako terminoetan erabili ahal izateko behar diren baimenak lortu beharko ditu, kontuan hartuta erabilera horrek ezin izango duela inolako lege-aurreikuspenik, kontraturik edo hirugarrenen jabetzarik edo eskubiderik urratu, eta ezin izango duela, inola ere, bidegabeko lehiarik ekarri.

Horrenbestez, WEBGUNEAN edukiren bat txertatzen denean, edukia txertatu duen erabiltzailea legitimazio horren jabe dela ulertuko da.

3.- Datu pertsonalen babesa

3.1.- Tratamenduaren xedea, legitimazioa eta erabilitako datu kategoriak

Oro har, Kutxa Taldearen webguneak ez du eskatzen erabiltzaileek, aldez aurretik, beren datu pertsonalen berri eman beharra.

Nolanahi ere, erabiltzaileak zerbitzu jakin batzuk behar dituenean eta Kutxa Taldeari bere datuen berri ematen dionean, horien konfidentzialtasuna bermatuko da, baita datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazioari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EB) 2016/679 Erregelamenduan eta Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalen bermeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela ere, behar adinako bermeak eskainiz datuen babesa bermatuko duten antolamenduzko neurri tekniko egokiak ezarri eta mantentzeari dagokionez.

Kasu horietan eskatuko dizugu dagokion formularioa bete dezazun zure eskaera izapidetzeko ezinbestekoak diren datuekin, eta datu horiek tratatuko dira, soil-soilik, zure eskaerari erantzuteko, edo Kutxa Taldeak erabilitako sare sozialen bidezko erabilera bermatzeko. Oro har, identifikazio- eta harreman-datuak eskatuko dizkizugu.

Kutxa Taldearen jardueren euskarri gisa baliatuko diren sare sozialei dagokienez, izena, ezizena eta argazkiak tratatuko dira soilik, baita, izaera berdintsua izaki, sare-erabiltzailearen profilean dauden bestelako datuak ere.

Oro har, datu kategoria berezirik ez da tratatuko. Horrelako datuak tratatu beharko balira, interesdunari baimena eskatuko litzaioke aldez aurretik, eta, jarraian, horretarako aurreikusitako segurtasun-neurriak hartuko lirateke.

Bildutako datuak gordeko dira, soil-soilik, tratamenduaren xedea —eta kasu bakoitzean aplikatzekoa den indarreko lege-araudia— bete ahal izateko behar den denboran.

Tratamendu horien legezkotasuna zure baimen espresuan oinarrituko da une oro, eta zuk dagokion formularioa bidaliz emango diguzu baimen hori, bertan, Kutxa Taldearen Datuak Babesteko Politikaren gaineko informazioa aurkituko duzularik.

Sare sozialen erabilera legeztatzen da, halaber, erabiltzaileen baimen espresuaren bitartez, dagokion sare sozialaren pribatutasun-politika eta erabiltzaileak Kutxa Taldearekiko baimendutako edo eskatutako lotura onartuz adierazten dena.

Datuak beste xede gehigarri batzuetarako erabiltzen badira aldez aurretik aipatutakoez aparte, dagokion Pribatutasun Politika espezifikoa egongo da indarrean, non tratamenduaren xedeak, horien lege-oinarriak eta lagapenen hartzaileak zehaztuko diren.

3.2.- Hartzaileak

Ez da aurreikusten hirugarrenei datu-komunikaziorik egitea, legezko betebeharra tartean izan ezik, edo Kutxa Taldeak beharrezko laguntzaile gisa diharduten zerbitzu-emaileei bidali beharreko komunikazioen kasuan izan ezik.

Gainera, Kutxa Taldearen jardueren euskarri gisa baliatutako sare sozialen funtzioak erabiltzeak berekin dakar, besterik adierazi ezean, datuak sare sozialeko gainerako erabiltzaileei jakinaraztea.

Lagapen gehigarririk aurreikusten bada, Kutxa Taldeak erabiltzaileen baimena eskatuko du.

Halaber, Kutxa Taldeak ez du oro har aurreikusten nazioarteko datu-transferentziarik egitea. Nolanahi ere, horrelakorik egiten bada, behar bezala informatuko da, eta Datuak Babesteari buruzko Erregelamendu Orokorraren V. Kapituluan ezarritako premisak errespetatuko dira betiere.

Sare sozialak erabiltzen direnean, horrek berekin ekar dezake sareko arduradunek nazioarteko datu-transferentziak egitea, beren pribatutasun-politiketan babes-berme egokiak dauzkatela adierazita, Datuak Babesteari buruzko Erregelamendu Orokorraren 46. artikuluan agindutakoa betez.

3.3.- Eskubideak

Edozein pertsonak aukera izango du edozein unetan, datu pertsonalen tratamenduaren harira sortutako arazoen aurrean, eskumeneko kontrol-agintariaren aurrean erreklamazioa aurkezteko, baita datuetan sartzeko, datuak zuzendu eta ezerezteko, datuen aurka egiteko, tratamendua mugatzeko eta eramangarritasuneko eskubideak baliatzeko ere, eta bere datu pertsonalak erabaki indibidual automatizatuen mendean ez jartzeko eskubidea ere izango du, eskubide horiek guztiak idazki bidez baliatu ahal izango dituelarik Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera komunikazio bat bidaliz.

Xede espezifiko baterako baimena eman duten pertsonek baimen hori edozein unetan kentzeko eskubidea izango dute, eta horrek ez du eraginik izango kendu aurreko baimenean oinarritutako tratamenduaren legezkotasunean.

4.- Cookieen politika

Webgune honek "cookieak" erabil ditzake erabiltzaileek webgunearen orriak bisitatzean, euren nabigatzailea, nabigatzeko aukeratutako hizkuntza eta erabiltzaileek konfigura ditzaketen bestelako elementuak identifikatzeko.

Erabiltzaileak bere ekipamenduan cookieen instalazioa konfiguratzeko eta onartzeko aukera izango du. Webgune honetan txertatutako Cookieen politikan aurkituko duzu informazio osoa, eta Cookieen politikaren gaineko informazioa esteka honetan kontsulta dezakezu.

5.- Segurtasuna

Kutxa Taldeak konpromiso irmoa hartu du erabiltzailearen datu pertsonalak babesteari eta informazioaren konfidentzialtasunari dagokienez.

Kutxa Taldeak bermatzen du, tratamendutik erator litekeen arriskuarekiko egokia den segurtasun-maila bat bermatzeko egokiak diren segurtasun- eta antolamendu-neurriak eta neurri teknikoak betetzen dituela, datu pertsonalen segurtasuna eta osotasuna bermatzeko eta horien aldaketa, galera eta baimendu gabeko tratamendua edo sarbidea saihesteko helburuarekin, kontuan hartuta teknologiaren egoera, aplikazio-kostuak, biltegiratutako datuen izaera, tratamenduaren norainokoa, tartean dauden arriskuak eta horrek pertsona fisikoen eskubide eta askatasunetan izan ditzakeen inpaktuak, giza ekintzatik edo ingurune fisiko edo naturaletik datozela ere, horrela indarreko araudiak eskatutakoa betetzearren.

Nolanahi ere, erabiltzailea informatuta geratzen da eta onartzen du Interneten segurtasun-neurriak ez direla gaindiezinak.

6.- Legeria aplikagarria

Lege Abisu eta Pribatutasun Politika hauen nondik norako guztiak eta bakoitza Espainiako legeriaren arabera arautzen dira.