Egin Klik.Pasa
Hitzetatik—Ekintzetara.
On egingo dizu.
On egingo digu.
Urriak 20, ostirala
18:00h
Kutxa Fundazioa Plaza
(TBK 4. Solairua)
TOPA!
JAIAL–
–DIA
Hitzetatik Ekintzetara egitasmoaren aurtengo edizioari amaiera emateko, TOPA! jaialdia egingo da urriaren 20an. Hitzetatik Ekintzetara egitasmoaren antolatzaile, eragile eta parte-hartzaileak, edota egitasmora lehen aldiz hurbiltzen zareten guztiak, ongietorriak izango zarete. Ekintza parte-hartzaileak, hitzaldiak, musika eta sorpresa ugari prestatu ditugu!
Eman izena!Plaza mugatuak.
PROGRAMA
18:00
Irekiera.
18:00
Zertan gatza! - Gutun gaziak dinamika. Cocina de Guerrilla
18:00
Food ODS Solidarioa – Elikagai interzeptatuen sukaldaritza tailerra. The Languages of energy.
18:20
“Zerren sukaldariak?” Hitzaldia. Dani Lasa, IMAGO - Gai gastronomikoetako sukaldaria.
18:30
Topa! kolektiboa.
19:00
Broken Brothers Brass Band.
Kontzertua eta mokadua.
“ Pobreziarik gabeko gizarte batean bizi nahi dut.”
1 POBREZIA DESAGERRARAZTEA
“ Genero-berdintasunaz hitz egiteko beharrik ez izatera iritsi behar gara.”
5 Genero berdintasuna
"Ekoizpen eta kontsumo arduratsuaren garrantziaz jabetzen diren pertsonez inguratuta egon nahi nuke."
12 EKOIZPEN ETA KONTSUMO ARDURATSUAK
"Kalitatezko hezkuntza guztion eskura egotea nahi nuke."
4 KALITATEZKO HEZKUNTZA
“Bakea eta justizia errealitate izan behar dira munduko bazter guztietan.”
16 BAKEA, JUSTIZIA ETA INSTITUZIO SENDOAK
“Espezie guztientzat ingurune natural aberatsa dagoen leku batean bizi nahi dut.”
15 LEHORREKO EKOSISTEMETAKO BIZITZA
“Pertsona orok izan beharko genuke oinarrizko elikagaiak eskuratu ahal izateko aukera.”
2 GOSERIK EZ
“Lan duina defendatzen duen gizarte eredu bat eraiki behar dugu.”
8 LAN DUINA ETA HAZKUNDE EKONOMIKOA
“Klima aldaketaren aurka inplikatzen diren pertsonak, eragileak eta erakundeak ezinbestekoak dira.”
13 KLIMAREN ALDEKO EKINTZA
“Hiriak eta komunitateak jasangarriagoak izan daitezen ahalegindu behar gara.”
11 HIRI ETA KOMUNITATE JASANGARRIAK
“Desberdintasunak murriztea guztion egiazko konpromisoa izatea nahiko nuke.”
10 DESBERDINTASUNAK MURRIZTEA
“Pertsona orok izan beharko genuke ura eskuragarri.”
6 UR GARBIA ETA SANEAMENDUA
“Osasuna eta ongizatea guztion eskura dagoela bermatu behar dugu gizarte bezala.”
3 OSASUNA ETA ONGIZATEA
“Energia lortzeko modu berritzaile eta jasangarriak ezinbestekoak dira.”
7 ENERGIA IRISGARRIA ETA EZ KUTSAGARRIA
“Ikerkuntza, berrikuntza eta teknologiaren alde eginez mantenduko da ekonomia bizirik.”
9 INDUSTRIA, BERRIKUNTZA ETA AZPIEGITURA
“Itsaspeko bizitza zaintzen ez badugu, gu izango gara kaltetuak.”
14 ITSASPEKO BIZITZA
“Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko inplikazio kolektiboa beharrezkoa da.”
17 HELBURUAK LORTZEKO ALIANTZA

Zer gertatuko litzateke baina horiek baztertu eta martxan jarriko bagina?
TRESNAK
Deialdia
— Azaroak 10
Klik programa ’23
Esperientzia esanguratsuak
KLIK PROGRAMA
Eta nik, zein ekintzetan inplikatu nahi dut?
Kroketa Solidarioak!
2023.10.03 eta 04
Hondarribia
Klink Elkartea
Info +Kroketa Solidarioak!
Hondarribiko Klink Elkarteak solidaritatearekin KLIK egiten jarraituz 5.000 kroketa prestazeko erronka hartu du bere gain. Parte hartu nahi al duzu?
PintxoTour Solidarioa
2023.10.07
Tolosa
Zutani elkartea
Info +PintxoTour Solidarioa
Kulturarteko ekintza gastronomiko eta solidarioa da. Tolosaldean errotuta dauden 15 herrialdetako pertsonek goizean zehar bertan sukaldatutako pintxoak 3€ren truke salduko dituzte.
Jatetxe Solidarioa
Urriaren 23tik aurrera
Donostia
Jatorkin
Info +Jatetxe Solidarioa
Jatorkin elkarteak egoera zaurgarrian dauden pertsonei bazkaltzen ematen die egunero Donostiako Aiete auzoan duen jangela solidarioan. Oraingoan, jangela herritar orori irekitako jatetxe bihurtuko da astebetez, eta nork bere ekarpenarekin ordaindu ahal izango du. Parte hartzeko bi aukera eskaintzen ditu egitasmoak: bezero gisa bazkaltzera joatea (13:30etik 15:00etara) edo/eta sukaldari, zerbitzari (12:00-13:30) edo garbiketa lanetan aritzea (14:00etatik 15:30era), Jatorkineko kideekin batera. Egin klik!
Datuak kalera: Elikagaien xahuketa lantzen
2023.09.09
2023.12.31
Asmoz / Enraiza Derechos
Info +Datuak kalera: Elikagaien xahuketa lantzen
Proiektu honen helburua elikagaien xahuketaren inguruan 10-12 urte arteko ikasle gipuzkoarrak informatu eta sentsibilizatzea da, haurren bidez, mezua familia eta komunitateetara iritsi dadin; gainera, haurren egunerokotasuneko esperientziei erreferentzia eginez, elikagaien xahuketaren gaian agente aktiboak izan daitezkeela jabetuko dira. Ekainaren 7ko Elikagaien Segurtasunaren egunean, eskoletan elikagaien xahuketa lantzeko unitate didaktiko digital labur bat sortu da eta, horren baitan, itxiera ekitaldi bat antolatuko da, izena ematen duten lehen eskoletan presentzialki dinamizatuko dena. Egin klik!
Batu Elikagaien bilketara
2023.11.24 eta 25
Gipuzkoa
Elikagai Bankua
Info +Batu Elikagaien bilketara
Zure herri edo auzoko denda batean Elikagai Bankuak antolatuko duen bilketan laguntzaile izan zaitez!
Janariaren klasifikazioa
2023.12.11tik 14ra
Elikagai Bankua
Info +Janariaren klasifikazioa
Elikagai Bankuko biltegietan janarien sailkapen lanetan laguntza eman bakarka edo taldean.
Egoeraren aurrean zerbait egin nahi baduzu, aukerak eskura dituzu. Pasa zaitez baina esatetik bai esatera.
Hemen da
–– BainaBai
mugimendua
Hitzetatik Ekintzetara egitasmoaren informazioa jaso nahi baduzu, eman izena, eta bat egin mugimenduarekin.


Hitzetatik Ekintzetara
— zer da?
Kutxa Fundazioak eta Arantzazulab-ek Hitzetatik Ekintzetara egitasmoa sortu dugu. Hiritarrak aktibatu nahi ditugu, gizarte gisa ditugun erronkekin inplikatzeko modu berri bat eskaini.
Horretarako, klik egiteko ekintza eskaintza bat sortu dugu. Gertukoa, erakargarria. Ongi sentiaraziko zaituena. Antolatu ditugun ekimenetan parte-hartu eta ongi pasatzen duzun bitartean, gizartean inpaktu positibo bat eragiteko aukera eskaintzen duena.
Hitzetatik Ekintzetara egitasmoak, erakundeen eta norbanakoen arteko harremanak birpentsatu nahi ditu, lankidetzarako gune eta tresna berriak proposatu. Denon artean kontratu sozial berri bat eratu, guztion ongizatea, harremanak, eta bizi-aukerak hobetzeko.
Gipuzkoarrok, badakigu elkarrekin erantzuten. Komunitatean elkartu izan gara tradizioz, gure nortasunaren eta izaeraren isla da. Berreskuratu dezagun elkarrekin erantzuteko dugun gaitasun hori, pasa gaitezen Hitzetatik Ekintzetara.
Garapen Jasangarrirako Helburua: Goserik ez
Urtero kezka nagusi bati helduko diogu, elkarrekin. Aurten 2. Garapen Jasangarrirako
Helburuan kokatzen den Gose eza izango dugu ardatz.
Geroz eta gehiago dira beren elikadura
era osasungarrian osatzeko zailtasunak dituzten gipuzkoarrak. Gaur egun, 22.000 gipuzkoar
baino gehiagok jotzen dute Elikagaien Bankura. Pobrezia egoeran edo pobrezia arriskuan dauden
herritarren kopuruak gora egin du azken bi urteetan. Produktuen garestiatzeak eraginda, gainera,
gizartearen ekarpenek behera egin dute. Ondorioz, hortan diharduten elkarteek ere zailtasunak
izango dituzte aurten oinarrizko beharrean daudenei laguntzeko.
Gipuzkoako errealitatea datuetan
22.100 gipuzkoar baino gehiagok jotzen dute gaur egun Elikagaien Bankura elikagai bila. Guztira banatzen diren elikagaien ia %50 entitate ezberdinei eta hiritarrei esker lortzen da.
Gipuzkoako Elikagaien Bankua. 2021 Memoria.
EAEn 244.360 tona elikagai galtzen dira urtean. Horietako ia %60 etxeetan botatzen ditugun elikagaiak dira.
Elikagaien Xahuketaren Analisia. Elika. 2022.
Alferrik galtzen diren elikagaien %37 jangarria da, guztira 40Kg urtean pertsonako.
Elikagaien Xahuketaren Analisia. Elika. 2022.
Elikagai Bankuak 3.000.000 kilo elikagai banatu zituen 2021ean. Prezioen igoerak egoera ezegonkortu du, eta zailtasunak aurreikusten dituzte aurtengo baliabide beharrei erantzuteko.
Gipuzkoako Elikagaien Bankua. 2021 Memoria.
Gipuzkoarren %18,7a pobrezia arriskuan dago. 2020ko datuen arabera, azken 4 urteetan, gora egin du, batez ere, pobrezia arrisku larrian dauden gipuzkoarren kopuruak: %3,7tik %5,5%era.
Elkar-Ekin Gipuzkoako Gizarteratze Plana II 2022-2026
%20 igo da gizarte bazterketa egoeran dauden euskaldunon kopurua, %13,9tik %16,3ra. Igoera nabarmenena bazterketa egoera latzean dauden pertsonen artean ikusi da, %4,4etik %9ra.
Elkar-Ekin Gipuzkoako Gizarteratze Plana II 2022-2026
42.000 lagunetik gora boluntario lanetan aritzen dira Gipuzkoako elkarte desberdinetan.
Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren 2021eko Barometroa
