
Kutxa Fundazioak, irtenbide eraldatzaileen bultzatzaile eta bideratzaile den heinean, laguntza-deialdi hau aurkeztu du erronka ekosozialen aurrean berrikuntza soziala sustatzeko. Gipuzkoan bidezko trantsizio ekologikoa bizkortzeko eta desberdintasunak murrizteko irtenbideak bultzatuko ditu, 2030eko agendaren ildoko hiru erronka handiren inguruan proiektu eraldatzaileak ezartzen dituzten erakundeen arteko aliantzek garatuak: biodibertsitatea berreskuratzea, kontsumoa eta ohitura jasangarriak, eta desberdintasunak murriztea.
Laguntza-programa berri bat da, Kutxa Fundazioaren Plan Estrategikoan kokatzen dena, zeinak helburu nagusia Gipuzkoa ikasiago, sortzaileago, bidezkoago eta jasangarriago bati laguntzeko, gaitasun kritikoa eta konpromiso kolektiboa zabaltzeko erantzunak sustatu eta babestea duen.
Deialdiaren helburuak

Lehenengo edizio honen helburua bidezko trantsizio ekologikoa bizkortzea da, eta hurrengoa Gipuzkoan desberdintasunak murrizteari buruzkoa izango da.

Gipuzkoan eragin-gaitasuna duten gizarte-berrikuntzako irtenbideak, eragile anitzeko aliantzek gauzatuak, bultzatzea.

Eredu eta irtenbide eraldatzaileen eskalagarritasuna eta hedapena sustatzea, ikuspegi sistemikoa duten proiektu-sorta gisa.
Deialdi honetarako, Kutxa Fundaziotik bi desafio handi aurkezten ditugu bidezko trantsizio ekologikoa:
Biodibertsitatea berreskuratzea eta babestea, Gipuzkoako natura-ondarearen kontserbaziorako eredu berritzaileak bultzatuz, pertsona eta erakunde jabe pribatuen parte-hartzea barne hartuko duten ereduak.
Kontsumo jasangarriak eta bizimodu arduratsua sustatzea, harreman ekonomikoen edo merkaturatze‐eredu berritzaileen arloan esperimentatzeko eta pilotatzeko proiektuak bultzatuz.
Proiektu sorta
Kutxa Fundazioak bultzatu nahi dituen irtenbideak ikuspegi askotatik landu beharko dira, ikuspegi sistemikoaz, bai diseinuan, bai esku hartzeko planteamenduan, eta eremu publikoko eta/edo pribatuko hainbat eragileren arteko aliantzen bidez garatu beharko dira.
Gainera, elkarren artean artikulatutako eta konektatutako erantzun mota ugari biltzen dituen proiektu-sorta batean oinarritutako irtenbideak izan beharko dute, bi mota horietako bati dagozkionak:
- Gipuzkoan beren eskalagarritasun eta erreplikagarritasunerako ikerketa-bultzada eta/edo egokitzapen-prozesua behar duten eredu baliozkotuen proiektuak.
- Eredu edo irtenbide prototipatuak, haien eskalatzeari ekin aurretik Gipuzkoan esperimentatzeko eta/edo baliozkotzeko bultzada behar dutenak.
Proiektu sortaren modalitatearen adibidea

Eragile anitzeko aliantzak
Deialdian parte hartu ahal izango dute eragile anitzeko ikuspegidun aliantzan gauzatu beharreko proposamenek, profil eta/edo sektore, publiko zein pribatu, desberdineko erakundeek osatuak izanik, irtenbide osagarriak eskain baditzakete.
Aliantzak gutxienez hiru erakundek osatu beharko dituzte (horietako batek gutxienez Gipuzkoan izan beharko du egoitza), eta autonomoak eta beren artean independenteak izan behar dute.
Eskaera aliantzako erakunde bakar batek egingo du, erakunde horrek aliantzaren koordinatzaile gisa jardungo du eta irabazi-asmorik gabeko erakunde gisa eratuta egon beharko du.
Positiboki baloratuko da aliantzaren osaera orekatua izatea eta gaitasun tekniko osagarriduna izatea.
Gainera, aliantza izaera publiko edo erdi-publikoko erakunde laguntzaileen ekarpenaz baliatu ahal izango da, diruz lagundutako konponbidearen emaitzei jarraitasuna emateko.

Programaren aurrekontua
Kutxa Fundazioak emango duen laguntza aurkeztutako proposamenaren aurrekontuaren % 80 izango da gehienez, eta zenbateko hori ez da inoiz 400.000 eurotik gorakoa izango, ez eta 100.000 eurotik beherakoa ere. (Kofinantzaketa ekonomikoa edo gauzazkoa izango da.)
Lehen fasean, gehienez ere 8 aliantza aukeratuko dira hautagai, eta proposamena zehaztasun handiagoz garatu beharko dute. Azkenean, gehienez horietako 6 izango dira laguntzaren esleipendunak.

Deialdiaren egutegia
1. fasea
- Informazio-saioa:
Maiatzak 30 - Atariko proposamenak aurkeztea (atariko hurbilketa bat aurkeztea, hautatutako erronkari irtenbidea emateko proposamenaren ezaugarriak gaingiroki adierazita, baita aliantzaren deskribapena ere, nola osatuta egongo den, aliantza osatzen duen erakunde bakoitzak zer funtzio beteko dituen eta egingo dituen ekarpenak):
Maiatzak 23 - uztailak 8 - Eskaerak ebaluatzea:
Uztailak 8 - uztailak 29 - Jakinaraztea eta aliantzen interesa berrestea:
Uztailak 29 - abuztuak 9
2. fasea
- Azken proposamenak aurkezteko epea:
Abuztuak 9 – urriak 24 - Azken proposamenen ebaluazioa:
Urriak 24 – azaroak 22 - Hitzarmenak eta sinadurak prestatzea:
Abenduak 22 – urtarrilak 6
Programa honen ezaugarriak eta irismena zehatzago ezagutu nahi badituzu, kontsultatu oinarriak.



Informazio gehiago nahi izanez gero, Kutxa Fundazioak Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoa jarri du abian, etengabeko laguntza eta aholkularitza emateko eta zalantza guztiak argitzeko.