Desafio ekosozialetarako aliantzak

Kutxa Fundazioak, irtenbide eraldatzaileen bultzatzaile eta bideratzaile den heinean, erronka ekosozialen aurrean berrikuntza soziala sustatzeko helburuarekin laguntza-deialdi hau aurkeztu du. Bigarren deialdi honetan, fundazioak Gipuzkoako desberdintasun sozialak murrizten eta gizarte- eta lurralde-kohesioa hobetzen laguntzeko irtenbideak bultzatuko ditu. Irtenbide horiek proiektu eraldatzaileak ezartzen dituzten erakundeen arteko aliantzek garatuko dituzte, 2030 agendaren erronkekin bat etorriz: biodibertsitatea kontsumoa eta ohitura jasangarriak berreskuratu, eta desberdintasunak murriztu.

Laguntza-programa hori, Kutxa Fundazioaren Plan Estrategikoan kokatzen dena, zeinak helburu nagusia Gipuzkoa ikasiago, sortzaileago, bidezkoago eta jasangarriago bati laguntzeko, gaitasun kritikoa eta konpromiso kolektiboa zabaltzeko erantzunak sustatu eta babestea duen.

Deialdiaren helburuak

Gizarte-desberdintasunak murriztu eta Gipuzkoako gizarte- eta lurralde-kohesioa hobetu.

Gipuzkoan eragin-gaitasuna duten gizarte-berrikuntzako irtenbideak, eragile anitzeko aliantzek gauzatuak, bultzatzea.

Eredu eta irtenbide eraldatzaileen eskalagarritasuna eta hedapena sustatzea, ikuspegi sistemikoa duten proiektu-sorta gisa.

Deialdi honetarako, Kutxa Fundaziotik bi desafio handi aurkezten ditugu Gipuzkoako gizarte-desberdintasunak murrizteko:

1. desafioa

Gipuzkoako auzo edo ingurune zaurgarrienetan erakundeek eta administrazioek egiten dituzten jarduerak integratzen dituzten ereduak zabaltzea, maila anitzeko gobernantza-formulen bidez eta herritarrak modu arduratsuan inplikatzeko bide berriak probatuz.

2. desafioa

Desabantaila sozioekonomiko handiena duten pertsonentzako aukerak ikuspegi ekitatibotik zabaldu eta aberastea, euskara tresna inklusibo gisa lagunduko duten esku-hartze eredu berrien bidez.

Proiektu sorta

Kutxa Fundazioak bultzatu nahi dituen irtenbideak ikuspegi askotatik landu beharko dira, ikuspegi sistemikoaz, bai diseinuan, bai esku hartzeko planteamenduan, eta eremu publikoko eta/edo pribatuko hainbat eragileren arteko aliantzen bidez garatu beharko dira.

Gainera, elkarren artean artikulatutako eta konektatutako erantzun mota ugari biltzen dituen proiektu-sorta batean oinarritutako irtenbideak izan beharko dute, bi mota horietako bati dagozkionak:

  • Gipuzkoan beren eskalagarritasun eta erreplikagarritasunerako ikerketa-bultzada eta/edo egokitzapen-prozesua behar duten eredu baliozkotuen proiektuak.
  • Eredu edo irtenbide prototipatuak, haien eskalatzeari ekin aurretik Gipuzkoan esperimentatzeko eta/edo baliozkotzeko bultzada behar dutenak.
Proiektu sortaren modalitatearen adibidea

Eragile anitzeko aliantzak

Deialdian parte hartu ahal izango dute eragile anitzeko ikuspegidun aliantzan gauzatu beharreko proposamenek, profil eta/edo sektore, publiko zein pribatu, desberdineko erakundeek osatuak izanik, irtenbide osagarriak eskain baditzakete.

Aliantzak gutxienez hiru erakundek osatu beharko dituzte (horietako batek gutxienez Gipuzkoan izan beharko du egoitza), eta autonomoak eta beren artean independenteak izan behar dute.

Eskaera aliantzako erakunde bakar batek egingo du, erakunde horrek aliantzaren koordinatzaile gisa jardungo du eta irabazi-asmorik gabeko erakunde gisa eratuta egon beharko du.

Positiboki baloratuko da aliantzaren osaera orekatua izatea eta gaitasun tekniko osagarriduna izatea.

Gainera, aliantza izaera publiko edo erdi-publikoko erakunde laguntzaileen ekarpenaz baliatu ahal izango da, diruz lagundutako konponbidearen emaitzei jarraitasuna emateko.​

Programaren aurrekontua

Deialdi honetako aurrekontuko zuzkidura 800.000 eurokoa da.

Kutxa Fundazioak, gehienez ere, aurkeztutako aurrekontuaren %80 emango du. Aurrekoa gorabehera, Kutxa Fundazioak proposamen bakoitzari emandako zenbatekoa ezingo da 400.000 €tik gorakoa izan, ezta 100.000 €tik beherakoa ere.

Deialdiaren aurrekontua agortu arteko proposamen kopurua diruz lagunduko da, baldin eta proposamen horiek Kutxa Fundazioak egokitzat jotzen duen kalitate maila gainditzen badute.

Deialdiaren egutegia

1. fasea

  • Informazio-saioa
    Maiatzak 10
  • Aliantzak eratzea errazteko elkar ezagutzeko saioak
    Maiatzak 18 - maiatzak 25
  • Proposamenak aurkezteko epea (1. fasea)(atariko hurbilketa bat aurkeztea, hautatutako erronkari irtenbidea emateko proposamenaren ezaugarriak gaingiroki adierazita, baita aliantzaren deskribapena ere, nola osatuta egongo den, aliantza osatzen duen erakunde bakoitzak zer funtzio beteko dituen eta egingo dituen ekarpenak):
    Maiatzak 2 - ekainak 19
  • Eskaeren ebaluaketa
    Ekainak 19 - uztailak 7
  • Komunikatu eta aliantzen interesa baieztatu
    Uztailak 7 - uztailak 17

2. fasea

  • Proposamenak aurkezteko epea (2. fasea)
    Uztailak 17 – urriak 2
  • Ebaluaketa
    Urriak 2 – abenduak 4
  • Ebazpena
    Abenduak 4
  • Hitzarmenak egin, sinatu eta lehen ordainketa
    Abenduak 4 - abenduak 18

Programa honen ezaugarriak eta irismena zehatzago ezagutu nahi badituzu, kontsultatu oinarriak.

ONLINE SAIOETAN IZENA EMAN

Nola aurkeztu dezaket nire proposamena?

ESKAERA PLATAFORMA
ESKABIDEAK AURKEZTEKO GIDA
Zure esanetara gaude

Informazio gehiago nahi izanez gero, Kutxa FundazioakHelbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.helbide elektronikoa jarri du abian, etengabeko laguntza eta aholkularitza emateko eta zalantza guztiak argitzeko.