BIHOTZ BERDEAK 2023-2024

Naturarekiko zaletasuna duten eta beren esperientziak partekatu nahi dituzten gazteak bilatzen ari gara.

Bihotz Berdeak 12 eta 15 urte bitarteko gazteentzako programa bat da eta naturarekiko zaletasunari aukera berriak zabaldu nahi dizkio.

Euskaraz eskainiko den 10 saioko programa hau, adituen eskutik, honako diziplina hauetan ezagutza teoriko-praktikoa jaso nahi duten nerabeei zuzenduta dago: herpetologia, ornitologia, biziraupena, aztarnen identifikazioa eta miaketa, artzaintza, intsektuak eta beste ornogabe batzuk, ilustrazio zientifikoa eta etnografia, besteak beste, lagun berriak egiteko eta zaletasunak partekatzeko aukera eskainiz.

Irteerak, ahal dela, goizeko igandeetan izango dira, urritik ekainera bitartean eta Gipuzkoan. Bi eguneko egonaldia egingo dugu Artikutzan.

PREZIOA

Programaren prezioa 290 €-koa da eta tarifa murriztua 270 €-koa (guraso bakarreko familiak, Kutxabanken Gaztedi Planaren titularrak eta Miramongo Parke Teknologikoko langileak). Prezioak jarduera gidatuak, materiala eta joan-etorri kolektiboak barne hartzen ditu.

4 matrikulazio beka ditugu eskuragarri, jarri gurekin harremanetan.

AURREMATRIKULA IREKIA IRAILAREN 22ra ARTE

Aurrematrikula doakoa da eta ez du ezertan konprometitzen, hautaketa-prozesu bat da, galdetegi bat bete eta ariketa praktiko bat baino ez da egin behar.

Hautatutako pertsonak irailaren amaieran jakinaraziko ditugu eta matrikula egiteko esteka bidaliko diegu.

Aurrematrikula

Epea zabalik irailaren 22 arte

Izena eman

Harremana

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

943 25 17 00

Interesa dut