Hitzez ekiteko garaia!

Euskara Kutxa Fundazioaren izaeran eta jardueran barneratuta dugu. Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. Helduen aktibazioa du oinarri, eta ariketa egin ahal izateko gutxieneko baldintza euskara ulertzea da.

Horregatik, aurten ere Euskaraldiarekin bat egiten dugu.

Aurten, Euskaraldia azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango da.

Norbanako bezala (ahobizi edo belarriprest izanez), parte hartzeko aukeraz gain, taldean parte hartzeko aukera ere izango dugu arigune–en bidez. Kutxa Fundazioan hainbat kanpo eta barne arigune garatu ditugu, bai Kutxa Fundazioaren egoitzan bertan, Miramongo Arbide Dorreetan, bai beste guneetan ere.