Goi mailako ikasketak Gipuzkoako Unibertsitate-Zentroetan edota Lanbide Heziketako Zentroetan 2020-2021 ikasturtean amaituriko ikasleentzako antolatutako Ikasketa Amaierako Kutxa Sariak banatu ziren. Kutxak ematen duen aitortza da, aurten 45. ediziora iritsiko dena.

Kutxak 1977an hasi eta urtero banatzen dituen sari hauek, dagokion arloan espediente akademikorik onena lortzeko ikasleek egindako esfortzua eta lana saritzeko sortuak dira.

108 ikaslek (60 neska eta 48 mutil) jaso dituzte Ikasketa Amaierako Sariak; Gipuzkoako campusetako Fakultate, Unibertsitate Eskola eta Goi Mailako Eskola Teknikoetan unibertsitate-ikasketak edo Gipuzkoako Lanbide Heziketako Zentroetan goi mailako ikasketak bukatzean, graduko edo zikloko espediente akademikorik onenak lortu dituzten ikasleak saritu eta omentzeko. Gazteek hautatutako ibilbide profesionalean bidelagun izateko asmoa dute sari hauek.

Euskal Herriko Unibertsitateko 21 ikasle
Deustoko Unibertsitateko 11 ikasle
Mondragon Unibertsitateko 14 ikasle
Tecnun, Nafarroako Unibertsitateko 9 ikasle
Musikene, Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegiko 2 ikasle
Zikloko Gradutatik 51 ikasle

Sari banaketa ekitaldia aurten online ospatu zen, abenduaren 22an, arratsaldeko 19:00etan.


Prentsa-oharra