Ordizia galaz jantzi da latxa ardi-esnez egindako gazta-lehiaketa tradizionalaren 48. edizioa ospatzeko. Kutxak sari nagusia eman du aspalditik lehiaketa honetan.

Eneko Goiburuk, Segurako Ondarre gaztandegikoa, irabazi du Kutxaren Sari Nagusia, aurten 45 artzain Idiazabal gazta onenarekin aurkeztu dira lehiaketara.

Ander Aizpurua Kutxa Fundazioko zuzendariak eman du saria. 1964urtetik, Kutxa jarduera horri lotuta dago babesle nagusi gisa.

Aurten ere neurri bereziak hartu dira ekitaldirako, iazko berdinak. Hain zuzen ere, Beti Alai pilotalekuan egin da txapelketa, eremu itxian, segurtasun neurriak betetzeko.

Bestalde, aurten ere egin da enkantea. herriko adinekoen bizi kalitatea hobetze aldera, Lagunkiro elkarte ordiziarrera bideratuko da aurten dirua.


2021 OrdiziaGaztak irabazleaEnekoGoiburu   2021 OrdiziaGaztak irabazlea