Cristóbal Balenciaga Museoak hamar urte betetzen ditu-Cristóbal Balenciaga Museoa 2011ko ekainaren 11n inauguratu zen Getarian, “Maisua”ren jaioterrian- eta hamarkada honetan egindako ibilbidea balioetsi nahi du, museoaren balio eta une garrantzitsuenei buruzko erakusketa digital baten bidez.

Kutxa Fundazioarekin urte hauetan izan duen lankidetza-ibilbidea aitortu nahi du museoak. Helburu asko partekatzen dira bai modaren inguruan, ekintzailetzari, prestakuntzari eta sentsibilizazioari dagokienez, bai inklusioaren, iraunkortasunaren eta berdintasunaren gizarte-balio zabalagoen inguruan.

Cristóbal Balenciagak eta Kutxa Fundazioak helburu berberak dituzte eta proiektu komunak garatzen dituzte modarekin lotuta – publikoak modaren kultura- fenomenoarekiko sentsibilizatzea eta Gipuzkoako talentu gaztearen (Kutxa Kultur Moda) enpredizajea babestea –. Eta museoko publikoen artean irisgarritasuna, aniztasuna eta berdintasuna bezalako gizarte-balioak sustatzearekin.

Museoak lan komun hori ikusarazteko aukera eskaintzen du, Kutxa Fundazioak Legatua partekatuz erakusketa digitalean bildumako obra bat "babestuz".

Kutxa Fundazioarentzat "amadrinatutako" obraren proposamena 1958ko "Baby doll" koktel beroki hau da, zeta shantungean egina.

Cristobal Balenciaga Museoa CBM 2002.25