2021eko ekaina eta uztaila bitartean, Kutxa Fundazioak eta Donostia International Physics Center (DIPC) ikerketa-zentroak ZientziaKutxa hitzaldi-zikloa programatu dute berriro.

Zientzialari ospetsuak, aldi berean komunikatzaile handiak, Tabakalerako Kutxa Kultur Plazan eta Eureka! Zientzia Museoan izango dira, gaurkotasun zientifikoa edo interes soziala duten gaiei buruzko dibulgazio-hitzaldiak eskaintzeko.

Hitzaldiak, euskaraz eta gaztelaniaz, aurrez aurrekoak izango dira, edukiera murriztuarekin eta aldez aurretik izena emanda; online ere jarraitu ahal izango dira zuzenean.

Gene bidaiaria izenpean, gure muga fisiko eta mentaletatik haratago bidaiarazten gaituzten gai zientifikoen ingurukoa da aurtengo zikloa. Programak gure zientzialari abenturazaleenak omentzen ditu, eta profil bidaiaria eta esploratzailea duten hizlariak ekarriko ditu, mundua begi berriekin, begirada zientifiko berriarekin ikusteko.

  • ekainak 2, 18:30, euskara
    Pirinioak, mendien ikuskizun geologikoa
    Asier Hilario, geologoa
    Euskal Kostaldeko UNESCO Geoparkea, International Union of Geological Sciences
    Lekua: Kutxa Kultur

  • ekainak 23, 18:30, euskara
    XIXgarren mendeko belaontzi batean bizi, esploratu eta ikertu
    Maria Intxaustegi, urpeko arkeologoa
    UPV/EHU, Bark Europa, Alegria Expediciones, Ondaresub
    Lekua: Kutxa Kultur

  • uztailak 7, 18:30, gaztelania
    El cambio climático y los polos. Expediciones a los hielos
    Jerónimo López, geologoa
    Madrilgo Unibertsitate Autonomoa (UAM), Scientific Committee on Antarctic Research (SCAR)
    Lekua: Kutxa Kultur

  • uztailak 28, 18:30, gaztelania
    Astronomía para el desarrollo en África: un viaje de 15 años entre dos pasiones
    Mirjana Povic, astrofisikoa
    Ethiopian Space Science and Technology Institute (ESSTI), Andaluziako Astrofisika Institutua (IAA-CSIC)
    Lekua: Eureka! Zientzia Museoa

Informazio gehiago: Prentsa-oharra


 ZIENTZIAKUTXA POSTALA 2021

ZIENTZIAKUTXA POSTALA 2021 reverso