Arantzazulabek, Arantzazuko Gizarte Berrikuntza Laborategiak, ataria estreinatu du: arantzazulab.eus.

Abian jarritako webgunea dinamikoa, moldagarria eta gailu mota guztietara egokitzen da responsive diseinuari esker, eta bertan Arantzazulaben nortasun korporatiboko marka bisuala eta elementu multimediak txertatu dituzte.

Euskal gizarteari baliozko ekarpena egiteko sortu zuten 2020ko urrian Arantzazuko Gizarte Berrikuntza Laborategia, eta bere azken helburua da gizarte justuagoa, kohesionatuagoa, lehiakorragoa eta gizatiarragoa lortzeko Arantzazu erreferentziazko berrikuntza nodo eta herritarren topagune bihurtzea.

Gauzak horrela, sortu berri duten gunea funtsezko tresna da, besteak beste, proiektua gizarteratzeko eta Arantzazulabeko lankidetza sarea osatzen dutenekin zein publiko guztiarekin konfidantzazko harremanak sortzeko.

Webguneak arkitektura intuitiboa du, eleanitza (euskara/gaztelania/ingelesa) da eta eduki berriak txertatzen joango da.

Egun, bost dira arantzazulab.eus gunearen atalak: Guri Buruz, Lan Eremuak, Lankidetza Sarea, Albisteak eta Batzar Zentroa.

Web-orrialdea da komunikazio digitalaren bihotza, eta hortaz gain sare sozialetan ere presentzia badu Arantzazulabek.


Bere berri izan nahi baduzu, jarraitu ezazu sarean.

arantzazulab.eus

 

Arantzazulab eu