Atzo, abenduak 28a, Ikasketa Amaierako Sarien XLIV. Edizioko irabazleei sariak eta diplomak emateko ekitaldia online ospatu zen.
Kutxa Fundazioak ematen dizkie sari hauek 2019-2020 ikasturtean amaituriko Gipuzkoako Unibertsitate-Zentroetako edota Lanbide Hezitako Zentroetako dagokion arloan espediente akademikorik onena lortu duten ikasleei.
108 ikaslek (59 neska eta 49 mutil) jaso zituzten Ikasketa Amaierako Sariak:
- Euskal Herriko Unibertsitateko 21 ikasle
- Deustoko Unibertsitateko 11 ikasle
- Mondragon Unibertsitateko 15 ikasle
- Tecnun, Nafarroako Unibertsitateko 8 ikasle
- Musikene, Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegiko 2 ikasle
- Zikloko Gradutatik 51 ikasle
Prentsa-oharra