Euskaraldiak eta Kutxa Fundazioak hiru mahai-inguru eskainiko dituzte euskarak gizarteko eremu ezberdinetan duen presentziaren argazkia egiteko, hizkuntza ohiturek eremu bakoitzean duten garrantzia aztertzeko eta inertziak apurtzeko gakoak identifikatzeko helburuarekin.

  •  Azaroak 23: Hizkuntza hautua sare sozialen garaian
  • Azaroak 25: Musikariak euskaraz kantatzeko erabakiaz mintzo
  • Abenduak 1: Arlo sozioekonomikoaren hizkuntza (k)


Solasaldi guztiak Kutxa Kultur Plazan izango dira, 19,00etatik aurrera. Solasaldiak bertatik bertara jarraitzeko aukera izango da. Aretoaren aforoa mugatua dago eta izena eman beharra dago aurrez euskaraldia.eus/solasguneak orrialdean.

Gainera, EiTB.eus-ek solasaldiak streaming bidez eskainiko ditu internet bidez jarraitu ahal izateko. Eitb.eus atarian eta Euskaraldiaren webgunean egongo dira ikusgai mahai-inguruak.

Prentsa-oharra


KutxaFundazioaEuskaraldia