Adinberri saioa adinekoen osasuna sustatzeko ariketa fisikoen eta meditazio/mindfulness-en programa da.

ETB1ean ematen da, hiru ordu-tartetan: 8:30ean, 11:00etan eta 19:15ean, Zuriñe Hildago eta Iñigo Vicens-en laguntzarekin.

Ekimena Adinberri Fundazioak sortu zuen, covid-19aren ondorioz larrialdi-egoera ezartzeak sortutako testuinguruaren barruan (horren bidez, biztanleriaren konfinamendu edo itxialdia agindu zen), sedentarismo handia eta jarduera fisikorik eza hauteman zituen, eta horrek eragina du egoera hori pairatzen dutenen, eta bereziki adinekoen, osasun fisikoan nahiz buru-osasunean.

Lehen 25 saioen arrakasta dela eta, beste 25 saio ematea erabaki da, Kutxa Fundazioaren laguntzarekin.

Gainera, akordio batera iritsi dira ekimenarekin bat egin duten eta beren ekarpenak egin dituzten beste eragile batzuekin bigarren grabazio-fase bat martxan jartzeko: jarduera fisiko eta mindfulness atalak mantentzeaz gain, estimulazio kognitiboari buruzko hirugarren atal bat ere izango da, CITA-Alzheimer Fundazioko Ikerketa eta Terapia Aurreratuen Zentroaren laguntzarekin.

Emisio berriak 2020ko maiatzaren 19tik ekainaren 16ra arte izango dira, gehi izan daitezkeen errepikapenak.

Informazio gehiago: prentsa-oharra


AdinberriSaioa