Kutxa Fundazioak Eta orain, zer ekimena jarri du abian Globernance- Gobernantza Demokratikoaren Institutuarekin batera. Gipuzkoatik irekitako gunea da. Topagune hau guztion eskura dago, gure gizarte zibileko pertsonen eta erakundeen ekintza kolektiboaren hausnarketan eta antolaketan ardaztua.

Helburua COVID-19-k sortutako aldaketak zeharka aztertu eta krisi honetatik eratorritako ikasgaiak barneratzen saiatzea da, ondoren ekintza kolektibotik erantzun egokiak sustatzeko. Oraindik ere goizegi da egungo osasun krisiak izan ditzakeen ondorioak zeharka aztertzeko. Hala ere, gizartean eraldaketa sakona sortuko duela ukaezina da eta horretarako prest egon nahi dugu.

 

Mundua koronabirusaren ondoren

Bateragarria al da erabaki politikoetan adituen ezagutzak gehitzeko beharra bere zilegitasun demokratikoarekin? Zeintzuk dira krisi honi aurre egiteko beharrezkoak diren ikerketa eta berrikuntza lanak bultzatzen ari diren kooperazio eredu publiko-pribatuak? Nazio-estatuek parte har dezakete gobernu transnazionaletan? Zein mekanismo ditugu belaunaldi arteko, sozioekonomiko, lurraldeko eta generoko desberdintasunak arintzeko?

Galdera ugari zalantzazko egoerari buruzko hausnarketak egiteko eta herritarren parte-hartzea ezinbestekoa da alterbatiba posibleak ezartzeko.

Lehenengo solasaldia, Mundua koronabirusaren ostean izen generikoa duena, datorren asteazkenean, apirilak 22, 18:00etan hasiko da.

Zalantza edo galdera horiek zehatz-mehatz jorratuko dituzte zikloaren koordinazio arduradunek:

  • Daniel Innerarity, Filosofia Politikoko irakaslea eta Globernanceko zuzendaria.
  • Cristina Monge, Soziologiako irakaslea eta analista politikoa.
  • Juanjo Alvarez, Zuzenbide irakaslea eta Globernanceko idazkari nagusia.
  • Moderatzailea Ander Errasti, Filosofia Politikoko irakaslea eta Globernanceko ikerlaria izango da.

 

"Era orain, zer" herritar guztiei irekitako hausnarketa foroa izan nahi du. Solasaldi birtualetan parte hartzeko bi modu daude:

<<  Emitituko den kanal espezifikoan izena eman. Saio honetan Zoom streaming plataforma erabiliko da eta bere edukiera mugatua da. Kasu honetan, hizlariekin egingo diren interakzioak zuzenak izango dira.

<< Kutxa Fundazioaren YouTube Live kanalaren bitartez irekitako bilera birtualez gozatzea eta iruzkintzea. Gainera, "Eta orain, zer" webgunetik ere ikusi ahalko dira.

 

Gogoeta egiteko gai ezberdinak

Hitzaldien zikloak, lehen fase batean, asteroko maiztasuna izango dute ekainaren erdialderarte. Fase honetan, zehazki, gai desberdinak jorratuko dira, adibidez, adituen ezagutzaren eginkizuna, pandemiaren aztarna sozialak, Big Dataren eginkizuna gizarte berrietan eta larrialdi klimatikoaren kudeaketa eta biodibertsitatean duen eragina, bereziki Europararen eraikuntzaren ikuspegitik.

Irailean hasiko den bigarren fasean bilera birtualak eta aurrez aurrekoak tartekatu nahi dira. Halaber, gai jakin batzuetan sakondu eta neurriak hartuko dituzten lan-komunitateak sortuko dira. Parte-hartze aktiboa eta plurala erraztu nahi dugu eta horretarako interesa duen edozein pertsona edo entitate webgunean irekita dagoen Eta orain zer komunitatean inskribatzera gonbidatu nahi dugu. Bertan, eztabaidarako gai berriak proposatu eta akzio kolektiboa artikulatzen dituzten lan-komunitateetan parte hartu daiteke.

Prentsa-oharra (word-a) | Prentsa-oharra (pdf-a)
webgunea: etaorainzer.eus