Abenduaren 10ean, astelehenean, goi mailako ikasketak Gipuzkoako Unibertsitate-Zentroetan edota Lanbide Heziketako Zentroetan 2017-2018 ikasturtean amaituriko ikasleentzako antolatutako Ikasketa Amaierako Kutxa Sariak banatuko dira. Kutxak ematen duen aitortza da, aurten 42. ediziora iritsiko dena.

Ekitaldia Tabakalera eraikineko Patio aretoan izango da, 19:00etatik aurrera.

103 ikaslek (46 neska eta 57 mutil) jasoko dituzte Ikasketa Amaierako Sariak:

Euskal Herriko Unibertsitateko 21 ikasle
Deustoko Unibertsitateko 8 ikasle

Mondragon Unibertsitateko 15 ikasle

Tecnun, Nafarroako Unibertsitateko 7 ikasle

Musikene, Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegiko 2 ikasle

IKASLAN sareko Lanbide Heziketako 15 ikastetxetako 31 ikasle

HETEL sareko Lanbide Heziketako 9 ikastetxetako 14 ikasle

IZEA sareko Lanbide Heziketako 5 ikastetxetako 5 ikasle

Kutxak 1977an hasi eta urtero banatzen dituen sari hauek, dagokion arloan espediente akademikorik onena lortzeko ikasleek egindako esfortzua eta lana saritzeko sortuak dira.


Kutxa PremiosFinEstudios