Erasmus Bekak 2018/2019 Espainiako estatuko edozein unibertsitatetan matrikulaturiko ikasleentzako laguntzak dira, EAEn erroldatuta eta gradu-ikasketetako ikasleentzako mugikortasun-programan onartuta baldin badaude.

Deialdi honetan eskaera bat egin bazenuen, emaitza kontsultatu dezakezu HEMEN.


FORMULARIO BECAS ERAMUS17 BIL


Programaren ezaugarri orokorrak

1     Laguntza-kopurua. Programak aurrekontu finkoa du, onuradunen artean banatuko dena, hauek helmugako unibertsitateetan egongo diren hilabete kopuruaren arabera. Beraz, ezin da a priori zehaztu emango den beka-kopurua.

2     Laguntzaren zenbatekoa

  • Ikasturte osoa jomugako unibertsitatean: 800 €.
  • Lau eta sei hilabete arteko egonaldiak helmugako unibertsitatean: 400 €.
  • Lau hilabetez azpiko egonaldiak: 100 €, egonaldi-hilabete bakoitzeko helmugako unibertsitatean.
  • Kopuru hori txikiagoa izan daiteke, emandako bekei dagokien zenbatekoa horretarako dagoen kopuru globala baino handiagoa bada.

3     Trukeko Programa ofizialean hasieran ezarritako hilabeteak bakarrik izango dira kontuan, eta ez dira kontuan hartuko gero ikasleak egin ditzakeen egonaldi-luzapen posibleak.

4     Pertsona bakoitzeko laguntza bat bakarra emango da programa guztietako ikasle-ibilbide osoan trukeko programa guztietarako.

5     Onartua. Eskaturiko betebeharren arabera, une bakoitzean erabakiko da eskaturiko laguntza ematea edo ukatzea, erabakia apelaezina izanik.

6     Laguntza hau beste erakunde batzuek ematen dituztenen osagarri izan daiteke.

7     Laguntza galtzea: Hitzarturiko egutegia baino lehen helmugako unibertsitatean egonaldia eteten duten ikasleek laguntza hau jasotzeko eskubidea galduko dute eta horren berri lehenbailehen Kutxabanki eman behar diote, zuzenean edota Unibertsitatearen bidez.


Bete beharreko baldintzak

1.- Laguntza hauek jaso nahi dituztenek Espainiako estatuko edozein unibertsitatetako ikasleak izan behar dute eta beren Unibertsitateak ofizialki hautatuta egon Europako Batasuneko graduko (ez praktiketako, graduondoko, master edo doktoretzako) ikasleentzako Erasmus mugikortasun-programan parte hartzeko 2018/2019 ikasturtean.

2.- Eskatzaileak EAEn erroldatuta egon behar dira: Gipuzkoan, Araban edo Bizkaian.

3.- Eskatzaile guztiek K26 edo K26+ txartelaren (30 urte baino gehiago izanez gero, edozein Kutxabank finantza-txartelen) titular izan behar dute, eta gainera Kutxabanken egoera aktiboan dagoen kontu baten titular izan behar dute.

4.- Gainera, eskatzaileak edo beronen aitak/amak/tutoreak KUTXABANKekiko lotura-betekizun hauetako bi bete beharko ditu gutxienez:

  • KUTXABANKen etengabe helbideratuta izatea nomina / pentsioa / langabezia-prestazioa edo autonomoetako ordainagiria gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin, edo KUTXABANKeko OK Kontu baten titular izatea. Autonomoetako ordainagiriaren kasuan, aurrekoaz gain, kontuaren batez besteko saldoak 2.000 €koa edo handiagoa izan behar du.
  • Saltegietan egindako kontsumoak, indarrean dauden KUTXABANK finantza-txartelen bidez ordainduak, 2017ko maiatzaren 1etik 2018ko maiatzaren 1era urtean 12 behintzat izatea, eskatzaileak eginda (ez dute balio kutxazainetako eragiketek).
  • Indarrean dauden KUTXABANKeko edozein EPSV/PENTSIO PLANetara ekarpenak egitea, saldo-gehikuntza 1.500 eurokoa edo handiagoa bada 2017ko maiatzaren 1etik 2018ko maiatzaren 1era artean.
  • KUTXABANK aseguruetako BIren titular izatea gutxienez, eta indarrean 2018ko maiatzaren 1ean.

Beka bereziak

Egoera ekonomiko berezia duten eskatzaileek beka eskuratu ahal izateko aski izango dute lehen hiru baldintzak betetzea. Horretarako, eskaera-inprimakian dagokion laukitxoa markatu behar dute eta egoera hori frogatzeko agiriak bidali epea amaitu baino lehen, “Izapideak" atalean zehazten den legez. Ez dira kontuan hartuko dokumentazioa bidaltzen ez duten eskaerak, edota baloratzeko aski ez den dokumentazioa bidaltzen dutenak.

Beka berezien eskaerak Batzorde batek aztertuko ditu, eta ezingo da helegiterik jarri erabaki horien kontra. Familia-unitatean benetako premia edo beharrizan ekonomikoa dagoela erakusten duten eskabideak bakarrik hartuko dira kontuan.

Beka hauen zenbatekoa arruntena baino bi aldiz handiagoa izango da, eta gainera ez zaie banaketa proportzional edo hainbanaketarik aplikatuko.


Diru-laguntzaren ordainketa

Emandako laguntzak ikaslea titular duen KUTXABANK kontuan bakarrik ordainduko dira. Unibertsitatera lehen seihilekoan joaten diren ikasleek beka 2019ko urtarrilaren bukaeran jasoko dute; bigarren seihilekoan joaten direnek, 2019ko apirilaren bukaeran, eta bi seihilekoetan joaten direnek beka bi zatitan jasoko dute aipaturiko bi hilabete horietan.

Eskabidea aurkezteak aipaturiko baldintza guztiak onartzea esan gura du.