Aplikazio berri honen bidez, Kutxa Fundazioak bere jarduerei buruzko argibide guztiak eman nahi dizkie bere erabiltzaileei eta aldi berean abantailak eskaini appa jaisteagatik.

Aplikazio berri honek -Kutxaren jarduera guztiekin agenda osoa eta bere arte, kultura, zientzia, ingurumen, solidaritate eta osasun baliabideetara zuzeneko estekak izateaz gain- gure intereseko gaiei buruzko jakinarazpenak jasotzeko aukera eskaintzen du.

Jakinarazpen hauek ondorengo interes-arloen artean hautatuz aktibatu behar dira: erakusketak, musika, antzerkia, dantza, moda, ikastaroak eta tailerrak, hitzaldiak, bisita gidatuak edo familiako planak.

Azpimarratu nahi ditugun bi modalitate ere baditugu: euri-egunetarako planak eta doako jarduerak. Alde batetik, egun askotan ez dugu jakiten zer egin eguraldiak ez duelako asko laguntzen; eta bestetik, Kutxa Fundazioak jarduera asko antolatzen ditu doan, besteak beste, kultura, artea, ezagutza edo ingurumenarekiko begirunea bultzatzeko asmoz.

Honela, guk aldez aurretik alta emandako alertak bakarrik jasoko ditu gure mugikorrak. Horretarako, zoaz doikuntzen atalera, aktibatu interesatzen zaizkizun gaiak eta jarduera horiei buruzko informazioa jasoko duzu zeure mugikorrean.

Gainera, aplikazio honetan sariak zozkatuko ditugu hilero: Eureka! Zientzia Museorako, Kutxa Ekoguneko haur-parke eta abeletxerako, Kutxa Kultur-etik antolatzen diren kontzertuetarako sarrerak; doako izen-emateak Kutxa Kultur Gelak programako, Gaztedi eta izanezberdin edo Ekogunea eta Eureka!-ko ikastaroetarako; beherapenak ere eskura daitezke Kubo-kutxa aretoko eta Arteguneko dendetan, edo erakusketa-katalogoak, beste sari askoren artean.

Abantaila asko informaturik egoteko eta interesatzen zaizkigun ekitaldietara joateko.

Goza ezazu eta atera onura Kutxaren app berri honi!

APP 800x600 EU