Onkologikoa Fundazioak lankidetza-hitzarmena izenpetu du Kunsthal Arte Plastikoen eta Diseinuko Zentroarekin Espacio Voz (Ahots Gunea) ezartzeko; gaixoentzako gunea da, erabiltzaileen premia edo beharrizanei erantzungo diena baterako sorkuntzaren metodologia bidez.

Hitzarmen hau gaur izenpetu da Donostian eta ekitaldian Onkologikoa Fundazioaren ordezkari gisa bere zuzendari zientifiko eta gerentea, Ander Urruticoechea Ribate, izan da, eta Kunsthalen ordezkari gisa, bere zuzendaria, Gaizka Zuazo Ruiz (irudian).

Bi erakundeek izenpeturiko agirian heziketa-proposamen bat dela nabarmendu da, balioetan esperientziazko prestakuntza, kualifikazioa eta hezkuntza eman dezaketen proiektuak garatzeko. Eta agirian adierazi denez, mundu profesionalaren eta formakuntza-munduaren arteko gune bat da, kalitate handiko zerbitzuak ematea ahalbidetuko duena sormena garatuz.

Honelako proiektuekin, Onkologikoa Fundazioak aurrera egin gura du ohiko osasun-arlo eta zerbitzuen diseinu-estiloetatik Gaixoaren Esperientziatik sorturiko zerbitzu eta guneetara, non erabiltzaileak sistemarekin elkartrukean arituko diren, zerbitzu eta egitura berrien sorkuntzan parte hartuz.

Gaixoaren Esperientzia Arloa

Onkologikoa Fundazioa eta Kunsthal aurrez ere aritu izan dira elkarlanean gaixoen ingurunea hobetzeko. Joan zen martxoan baterako sorkuntza tailer bat egin zen Eguneko Ospitaleko itxarote-gela berriaren diseinurako. Onkologikoako langileek parte hartu zuten tailer honetan, baita Onko-Hematologiako Donostia Institutukoek (IDOH), Kunsthal Goi-mailako Diseinu Zentroko ikasleek eta irakasleek, eta Onkologia medikoko zerbitzuaren erabiltzaileek ere, hauen artean zeudelarik Onkologikoaren Aholkulari den Gaixoen Batzordeko gaixo, senitarteko eta kideak.

Tailerraren helburua gaixo eta senitartekoentzat gune bat diseinatzea izan zen, beraien premia, desira eta lehentasunetara egokitua, balio erantsia emanez itxarote-denborei, eta osasun-proiektuen diseinu-metodologia sortuz, hauetan erabiltzailea izanik erabakiak hartzerakoan figura nagusia. Proiektu hau Gaixoaren Esperientzia Arloan kokatzen da, eta honetan 2016tik ari da Onkologikoa lanean, eta beste zenbait proiektu ere sartzen dira onkologiako gaixoen esperientzia hobetzera bideratuak, betiere I+G+b metodologiak gidatuta, eta gaixoa aktore nagusi dela erabakiak hartzerakoan.

 

190619 GaizkaZuazo AnderUrruticoechea