Kutxa Fundazioak, Dantz-en lankidetzarekin, musika elektronikoaren mugak aztertuko ditu 6 ekitaldi hibridoko Natura Elektronikoa zikloan.

  • Mursego, Xabier Erkizia edo RRUCCULLA dira parte hartzen duten artista batzuk.
  • Sumendien soinuak eta irudiak, sinestesia edo izarren fusio nuklearra izango dira programa honen gai nagusietako batzuk.
  • Proposamen ezberdinetan zehar bidai bat proposatzen da, soinua tratatzeko ikuspegi ezberdinetan eta musika sortzeko inspirazioan. 

 

Zer da musika elektronikoa? Zer da soinu organikoa edo naturala? Zer dute bi hauek komunean? Musika akustiko eta sintetikoaren arteko mugei buruzko eztabaida irekitzen dugu, naturala denaren eta “makinek” sortutakoaren artean.

Proposamen honetarako soinu akustikoetatik abiatu eta soinu elektroniko edo digitalekin bat egiten duten musika eta testuretan oinarritzen gara. Naturaren eta teknologiaren nahasketa izanik, soinu garbienetik sintetikorako bide bat eginez.

Kutxa Fundazioa Natura Elektronikoa zikloak artista abangoardista edo esperimentalak biltzen ditu, hala nola, Xabier Erkizia, Euskal Herrian nazioartean proiekzioa duen kultua den artista, eta baita ere Mursego bezalako konpositorea, beste gauza askoren artean soinu-banda desberdinak konposatu dituelarik azken urteotan.

Sumendien soinuak eta irudiak, sinestesia, izarren fusio nuklearra, aldi berean perkusio-tresna diren eskulturak, jazz-soinu sanplerrak, euskal folkloreari begirada berriak, instrumentu akustiko eta digitalen inprobisazioa...dira egingo diren proposamenetako batzuk. Guzti hau soinuaren jatorria eta bilakaera apur bat hobeto ulertzeko ahalegina da.

Horrela, proposamen berezietan oinarriturik, soinua tratatzeko eta inspirazioa izateko ikuspegi ezberdinetan barrena egindako bidaia da Natura Elektronikoa zikloa. Musika elektronikoaren eta organikoaren iruditeria desegin nahi dituzten ekintza artistiko sortan oinarritzen da proiektua.

Non daude mugak? Beharrezkoak al dira soinu etiketak? Anplifikatutako guztia elektronikoa al da? Ba al dago musikan jatorrizko edo sintetikoak diren soinurik?

 

Egitaraua

10/14 HAIRA
11/3 DIVORCE FROM NEW YORK
11/4 XABIER ERKIZIA
11/25 RRUCCULLA
12/2 MURSEGO
12/15 CMC GARAIKIDEAK – FUSIÓN 2.0


Ekitaldiei buruz...

Artistak: Haira, Divorce From New York, Xabier Erkizia, RRUCCULLA, Mursego, Fusión 2.0.
Ekitaldi guztiak Kutxa Fundazioa Kluban izango dira (Tabakalera, 1. solairua). Donostia San Sebastián
Ordua: 21:00
Sarrerak salgai


PEIO ERRAMOUSPE HAIRA 500X500   DIVORCE FROM NEW YORK 500x500   XABIER ERKIZIA web
         
RRUCCULLA 500X500   MURSEGO 500x500   Fusion 20 500x500

 

Natura Elektronikoa KutxaFundazioa Dantz kartela