Literaturaren sorkuntza eta hedapena sustatzeko xedearekin, Kutxa Fundazioak 2023. urteari dagozkion 45. Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarietarako deialdia egiten du.


Lehiaketa zabalik dago Espainian bizi diren euskarazko nahiz gaztelaniazko idazleentzat, edozein dela ere horien nazionalitatea. Lan originalak eta lehendik partzialki edo osorik argitaratu gabeak eta inongo literatura-lehiaketatan saririk eskuratu gabeak aurkeztu ahal izango dira, eta baldintza horiek indarrean egongo dira epaia eman arte.Lehiaketan modu telematikoan soilik izena eman eta lanak aurkeztu ahal izango dira.

Lehiaketan inskribatzeko formulario digitala aurkeztu beharko da, eta lanak modu telematikoan eta inprimatuta aurkeztu beharko dira.

Originalak jasotzeko epea martxoaren 13ra artekoa da.

 

Oinarriak kontsultatu

Prentsa-oharra


MODALITATEAK ETA SARIAK

POESIA EUSKARAZ
Gutxienez 800 bertsoko luzerako lanak, errimaren, neurrien eta gaiaren aldetik askatasun osoa dutenak.
Saria: Liburua argitaratzea, Garaikurra eta 15.000 euro.

ELEBERRIA EUSKARAZ
Gutxienez 150 folio luzera izango dute eta edozein gai eta narraziokoak izan daitezke.
Saria: Liburua argitaratzea, Garaikurra eta 20.000 euro.

POESIA GAZTELANIAZ
Gutxienez 800 bertsoko luzerako lanak, errimaren, neurrien eta gaiaren aldetik askatasun osoa dutenak.
Saria: Liburua argitaratzea, Garaikurra eta 15.000 euro.

ELEBERRIA GAZTELANIAZ
Gutxienez 150 folio luzera izango dute eta edozein gai eta narraziokoak izan daitezke.
Saria: Liburua argitaratzea, Garaikurra eta 20.000 euro.

Gipuzkoako egoiliarrentzat sari hauek P.F.E.Z. zergatik libre daude. Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako salbuespena.

Premios Literarios Kutxa ciudad Irun 2023